Mendiko segurtasun neurrien ikastaroa izango da Lazkaon
LAZKAO // Euskal Mendizale Federazioak eta Lazkaoko Udalak mendiko segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko ikastaroa antolatu dute. Gaur izango da saioa, Areria antzokian, 18:30ean hasita. Doan da. Mendian suerta daitezkeen arazoen eta arriskuen aurre...
LAZKAO // Euskal Mendizale Federazioak eta Lazkaoko Udalak mendiko segurtasuneko eta arriskuen prebentzioko ikastaroa antolatu dute. Gaur izango da saioa, Areria antzokian, 18:30ean hasita. Doan da. Mendian suerta daitezkeen arazoen eta arriskuen aurrean, mendizaleak edo ibiltariak zer egin behar duen, zer ez, eta nola jokatu azalduko dute EMFko teknikariek. Herritar guztientzat pentsatutako hitzaldia da.