Gattiken-ek ‘Marierrauskin’ lana aurkeztuko du Mendi Film Festivalen

Mendi Film Festival jaialdiko Mendi Short film laburren lehiaketa iaz irabazi eta gero, aurten lan berri batekin aurkeztuko da Gattiken ekoiztetxea. Marierrauskin da lan berriaren izena, eta abenduaren 9an aurkeztuko dute, Bilbon, 11:30eko emanaldian.

Ikus-entzunezko berrian, Marierrauskin ipuina erabili dute, barne bidaien inguruan hitz egiteko metafora moduan. Oier Plazaola eta Joseba Iztueta mendizaleek, Eli Unanue aktoreak, Jaione Dorain esatariak edota Matthieu Haramboure musikariek parte hartu dute, besteak beste.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend