Errugbiko Ohorezko Heineken ligako lehen itzuliko azken partida Valledolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko dute Ampo Ordiziako mutilek igandean, 12:30ean VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra. Aurkaria egungo ligako eta kopako txapelduna da.Une honet...
Errugbiko Ohorezko Heineken ligako lehen itzuliko azken partida Valledolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko dute Ampo Ordiziako mutilek igandean, 12:30ean VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra. Aurkaria egungo ligako eta kopako txapelduna da.
Une honetan Gaztelako taldea sailkapeneko bigarren tokian dago, Silverstorm El Salvadorren atzetik, puntu bakar bateraeta Sanitas Alcobendasekin berdinduta, 37 punturekin hain zuzen. Ampo Ordizia laugarrena da.
Aurreko igandean Hernaniren kontra egindako jokoa erakutsi nahi dute ordiziarrek asteburuan, laugarren tokiari eusteko. Printzipioz bigarren itzuliko egutegia aldekoa dutela uste dute, zuzeneko aurkariek Altamiran jokatu beharko baitute. Oraingoan jokalari guztiak bidaiatzeko prest daude.