Aztiria auzoan mus txapelketa jokatuko dute igandean

GABIRIA // Aztiriko Aztiri-Bat elkartean mus txapelketa izango da, igandean. Izena emateko aukera 15:30etik 16:00etara egongo da, bikoteko 20 euro ordainduta. 16:00etan hasiko da jokoa, soziedadean. Bikote irabazleak txapela bana eta telebista bana jasoko dituzte saritzat; bigarrenak garaikurrak eta ardoa, eta hirugarrenak ardoa.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend