Jaione Albisuk sorterrian aurkeztu du Mikel Laboari buruzko liburua
Goierriko bost herritan asteburuan izango dira liburu azokak, baina Lazkaon aurreko aste hau aurkezpenekin hornituko dute. Gerriko elkarteak atzo egin zuen lehenengoa. Josune Albisu Barandiaranek (Lazkao, 1964) Non dago Mikel Laboa? liburua (EHU, 2018)...
Musikari donostiarraren bizitza eta obra aztertu ditu Albisuk. Pertsona, haren musika, eta eremu kritikoa eta sorkuntza prozesuko bidea jorratu ditu.
Gaur, Garmendia
Gaur, 19:30ean, Elixabete Garmendia ormaiztegiarra izango da, Gerriko liburu dendan. Carlos Garaikoetxeaz egin duen biografia aurkeztuko du. Bihar, Irene Aldasoro idiazabaldarra, eta etzi Jokin Lasa musikari lazkaotarra gonbidatuko dituzte. Aurkezpen saio guztiak Gerriko liburu dendan dira, 19:30ean.