Hotz garaian, jaki beroen eskaintza
Gabonak hurbildu ahala planak egiten sumatzen da jendea, otordu, gozo kontu nahiz apaingarriei dagokionez. Bitartean, ehiza eta onddo denboraldia amaierara iristear dago.A araiak hala markatzen du, badoa ehiza denboraldia. «Oraindik usoak badira ba...
Gabonak hurbildu ahala planak egiten sumatzen da jendea, otordu, gozo kontu nahiz apaingarriei dagokionez. Bitartean, ehiza eta onddo denboraldia amaierara iristear dago.
A araiak hala markatzen du, badoa ehiza denboraldia. «Oraindik usoak badira baina ia azkenekotan gaude», Mikel Lasaren hitzetan; jende jakinak erosten dueneko kontua aipatzen zuen. Onddoei dagokienez ere beste hainbeste, azkenekotan dira eta daudenak kanpotik ekarriak. Aurten hemen urte emankorra izan denik ezin esan.Arkumea jateko garaia
Hemendik aurrera arkumearen sasoi betean sartuko gara. Aste honetan kiloa 4 euroan da. Aurten ere Larsabi (Latxa arkumearen alde lanean ari den elkarteak) lortutako prezioen berri emango dugu denboraldia bukatu artean. Enkantean Tamames biltzaileak egin zuen eskaintzarik hoberena. Hala salduko dira iaz bezalaxe inguruko hainbat artzainen 5.000tik gora arkume. Gehienak Euskal Herrian bertan erosi ahal izango dira hainbat harategitan eta Uvesco-BM supermerkatuetan. Arkume horiek identifikatu ahal izateko propio etiketa berde bat eramango dute Latxa Arkumea/cordero Latxo jarriko duena, horrek ziurtatuko baitu bere benetakotasuna.
Gabon kutsua ere geroz eta ageriago dago: mihura eta erratz adarrak daude aukeran alde abtetik, baita kolore askotako poinsetiak ere.
Baba txikia altxor
Baba txikia Vicia faba neguko ezinbesteko platera izatetik ia ahanzturara pasatzeko zorian ote dagoen zalantza sortu zaigu eta galdezka hasi gara. Pepita Aiestaran alegiarrak zera kontatu digu: «Gu txiki ginela (70 urte inguru) gari soro bazterrean egiten zen. Besteak baino leka txikiagoa eta beti lehortuta jaten genuen, freskoa, berriz, baba handia». Pedro Armendariz Imazek, aldiz, Ahotsak webgunean egiten dituen adierazpenak ere esan nahigarriak dira (Ordiziako Ahotsak atalean, Itziar Pildainek jasoa). «Errazionamendu garaian, ordiziar askok egiten zuen lan Beasaingo fabrikan eta dirua zegoen hemen, eta Nafarroa jun eta estraperlon ekartzen zen baba txikia eta…».
Halere, bada oraindik ere produktuari gorazarre egiten dionik, Usurbilen bere kofradia baitu. Elikagai honek, Iñaki Almandozen kofradia kide berrienaren hitzetan, «gosea kendu du. Gure etxean asko jaten zen. Oraindik jaten jarraitzen dugu, baina ez hainbeste egia esan. Guretzako baba txikia beti izan da altxor bat eta hala izaten jarrai dezala».
Digestio oneneko lekadunetakoa izatearen fama du baba txikiak, mineral ugariduna, burdina, potasioa, kaltzioa eta magnesioa ditu besteak beste. Eta zuntz asko eta gantz gutxi-gutxi du gainera.
Berez, ohiko baba bezalaxe, udaberrikoa bada ere, lehortua urte guztian jan daiteke babarrunen moduan.
Ordiziako azokan ere badago salgai.Zuria (3 euroan kiloa) eta beltza (5 euroan kiloa) daude aukeran ferian Patxi Atienzaren postuan, eta berak esan digunez «txuria bost aldiz gehiago saltzen da. Biak frantses barietatekoak badira ere, Araban egindakoak dira; zuriak azal finagoa du eta leunagoa da gustoz ere».
Orain gure esku hori jateko ohitura berreskuratzea.