Sagardo denboraldia irekiko dute Ordiziako Tximista sagardotegian
Ordiziako Sagardo Berriaren aurkezpena egingo dute Tximista sagardotegian. Bihar, ostirala, egingo dute irekiera ekitaldi ofiziala eta Pedro Garzia mendizaleak irekiko du aurtengo Txotx denboraldia.Aukeratutako bideari jarraituz, «euskal sagardo ekoi...
Aukeratutako bideari jarraituz, «euskal sagardo ekoizpenarekin jarraitu» dute eta «upeldegi osoa bertako sagarraz egindako sagardoaz» bete dute Tximistakoek, «100% Euskal Sagardo Jatorri Deiturara bideratuta dagoena».
Irekiera «garrantzitsu» honetan herritarrak ere gonbidatuta daude. Aurten Pedro Garzia izango da Ordiziako sagardo denboraldia irekiko duena eta giroa alaitzeko, txalaparta, musika eta bertsolariak ere izango dira.