Aitor Aldasoro alkatea Eudeleko zuzendaritza berrian
POLITIKA // Eudelek, Euskal Udalen elkarteak, datozen lau urterako hamabost laguneko zuzendaritza talde berria izendatu du eta ordezkari horietako bat da Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea. Lehenengo aldiz, alderdi politiko guztietako ordezkariak daude ...
POLITIKA // Eudelek, Euskal Udalen elkarteak, datozen lau urterako hamabost laguneko zuzendaritza talde berria izendatu du eta ordezkari horietako bat da Aitor Aldasoro Beasaingo alkatea. Lehenengo aldiz, alderdi politiko guztietako ordezkariak daude zuzendaritzan ordezkatuta: EAJkoak zazpi, EH Bildukoak lau, PSE-EEkoak bi, eta PPkoak eta talde independenteetakoak bana. Gipuzkoako zuzendaritzako kidea ere bada Aldasoro.