Lau haur sahararrei harrera ekitaldia
Saada elkartearen bidez, Ataungo eta Beasaingo familietara lau haur saharar etorri dira bi hilabeterako. Beasaingo udaletxean egindako harrera ekitaldian udalak eskerrak eman nahi izan dizkio elkarteari, beraiei esker, haurrak basamortuko berotik urru...
Saada elkartearen bidez, Ataungo eta Beasaingo familietara lau haur saharar etorri dira bi hilabeterako. Beasaingo udaletxean egindako harrera ekitaldian udalak eskerrak eman nahi izan dizkio elkarteari, beraiei esker, haurrak basamortuko berotik urruntzearekin batera, mediku azterketak egiten zaizkielako, eta elikadura egokia eman. Beasain futbol taldeak eta Gurutze Gorriak sariak eman zizkien haurrei.