Apalategi Gipuzkoako finalean
A. Martin, Agirre, Maia, Gaztelumendi, Laburu, O. Iguaran eta Xamoak osatuko dute zortzikotea. Nerea Elustondo finalaren atarian geratu da. Sarrerak salgai daudeAbenduaren 19ko Gipuzkoako bertso txapelketako finalak baditu zortzi protagonistak: Alaia M...
A. Martin, Agirre, Maia, Gaztelumendi, Laburu, O. Iguaran eta Xamoak osatuko dute zortzikotea. Nerea Elustondo finalaren atarian geratu da. Sarrerak salgai daude
Abenduaren 19ko Gipuzkoako bertso txapelketako finalak baditu zortzi protagonistak: Alaia Martin oiartzuarra, Unai Agirre hernaniarra, Jon Maia zumaiarra, Beñat Gaztelumendi añorgarra, Agin Laburu astigarragarra, Iñaki Apalategi beasaindarra, Oihana Iguaran villabonarra eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarra. Duela lau urte bezala, Apalategi finalean izango da.Nerea Elustondo legazpiarra, berriz, finalaren atarian geratu da. Hiru finalerdietako irabazleak zuzenean sailkatu dira finalerako eta gainerako bostak, puntuazioaren arabera. Legazpiko bertsolaria, seigarren geratu da Xamorarengandik 5 puntura. Dena den, bi urte barru jokatuko den Euskal Herriko txapelketarako txartela ziurtatua du legazpiarrak.
Kontuak kontu, Gipuzkoako txapelketako finalean beti goierritarren bat izan denaren tradizioari eutsiko zaio aurten ere. Duela lau urteko irabazlea Aitor Sarriegi beasaindarra izan zen.
Finala Donostian
Abenduaren 19an, 17:00etan, Donostiako Illunben jokatuko da finala. Oraindik sarrerak erosteko aukera dago Internet bidez (www.bertsosarrerak.eus) edo Durango liburu eta disko azokan, Bertsozale Elkartearen standean. Bazkideek 15 euroan dituzte sarrerak salgai; 6 eta 16 urte bitartekoek 10 euroan; eta gainerakoek 20 euroan.