Goieniz zine klubak antolatutako Gau Laburra 16. zikloarekin gozatzeko aukera izango dute gaur zinemazaleek Beasaingo Usurbe antzokian. 20:00etan hasita, 16 film labur proiektatuko dituzte, bi txandatan. Ekitaldia Xabier Mendiguren beasaindar idazleak ...
Goieniz zine klubak antolatutako Gau Laburra 16. zikloarekin gozatzeko aukera izango dute gaur zinemazaleek Beasaingo Usurbe antzokian. 20:00etan hasita, 16 film labur proiektatuko dituzte, bi txandatan. Ekitaldia Xabier Mendiguren beasaindar idazleak aurkeztuko du.
Proiekzioaren aurretik, eta ohikoa den moduan, film laburren aurkezpen bat egingo dute, eta bukaeran ikus-entzuleek, aktore eta zuzendariekin hitz aspertua egiteko aukera izango dute. Besteak beste, Kepa Sojo, Jon Garaño, Joxe Mari Goenaga ordiziarra, Asier Urbieta, Bego Vicario, Pablo Vara eta Ivan Fernandez zuzendariak elkartuko dira gaur Beasainen.
Ikus-entzuleak epaile
Lehenik zortzi film emango dituzte, eta ordu erdiko eten baten ondoren, beste zortzien txanda izango da. Bai lehen emanaldiarekin bukaeran, bai proiekzioa amaitu eta gero, ikus-entzuleek gustukoen izan duten film laburraren aldeko bozka emateko aukera izango dute. Film irabazleak datozen egunetan jakinaraziko dituzte, eta urtarrilaren 12ko eta 27ko saioetan ohiko filmaren aurretik proiektatuko dituzte.