Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

«Euskal Herrian bizi behar badugu, euskara jakin nahi dugu»

Idiazabal
EuskaraGizartea

Idiazabalen bizi dira Mounir eta Zahara El Ouazzani eta euskara ari dira ikasten urritik. Beraien egoeran dauden beste pertsona batzuk euskara ikastera animatu nahi dituzte.

2017/01/24
A. Vierbücher
Mounir_eta_Zahra_(1) Uztailean iritsi ziren Idiazabalera Mounir El Ouazzani Fernandez (1997) eta Zahara (1996) bere arreba, Benalmadenatik (Malaga), gurasoekin batera. Pilar-eneako taberna daramate gurasoek eta horregatik, orain hilabete gutxitik, familia guztia, gurasoak eta eta seme-alabak Idiazabalen daude bizitzen. Bizitoki eta bizimodu berriaz gain, hizkuntza berri baten aurrean topatu dira. Baina Mounirrek eta Zaharak lehenengo momentutik euskara ikasi nahi dutela oso garbi izan dute eta gogo handiz klaseak hartzen ari dira Idizabalen bertan sortutako euskara talde berri batekin. Euskal Herria ezagutzen al zenuten lehendik? Eta Idiazabal? Mounir El Ouazzani: Euskal Herrian egonda geunden; Bilbon, Donostian, Tolosan, eta Altzon. Baina Idiazabal ez genuen ezagutzen. Zahara El Ouazzani: Altzon bizi den amaren lagun batek hitzegin zigun Pilar-eneako taberna hartzeko aukeraz. Aldaketa handia izan al da Benalmadenatik Idiazabalera etortzea? M. E.: Toki desberdinetan bizi izan gara eta aldaketak ez zigun beldurrik ematen. Ni neu, Madrilen ingeniaritza ikasten ari nintzen. Arreba, berriz, filologia arabiarra, Granadan. Aldaketa handienak hizkuntza eta eguraldia izan dira. Eguraldia ezingo dugu aldatu, baina euskara ikastea gure eskuetan dago, eta hortan ari gara arreba eta biok. Urrian hasi ginen euskara ikasten. Z. E.: Idiazabalera iritsi eta gutxira udaletxera joan ginen, euskara ikastaroengatik galdezka. Idiazabalen bertan, une hartan ez zegoen aukerarik, baina talde berri bat sortzea lortu da. Momentu honetan bost pertsonez osatutako taldea gara eta udaletxeko gela batean biltzen gara urritik. Mounir_eta_ZahraZerk bultzatu zaituzte euskara ikastera? M. E.: Gurasoen tabernan, Pilar-enean, jendeak euskaraz hitzegiten zidan eta ez nuen ezer ere ulertzen. Horrek lotsa sentiarazten zidan eta hori izan zen, besteak beste, euskara ikasten hasteko arrazoietako bat. Bertan integratzeko eta lagunak egiteko modu egokiena dela uste dut gainera. Z. E.: Euskal Herrian bizi behar badugu, garrantzitsua iruditzen zait euskara jakitea. Pixkanaka-pixkanaka jendeak zer esaten didan ulertzen joan nahi dut. Tabernan ere, ziurrenik, euskara jakinda erosoago sentituko naiz. Idiazabalen jendeak euskaraz hitzegiteko ohitura du gainera eta nik ere ikasi nahi dut, jen-deak nirekin hitzegiterakoan, gazteleraz hitzegin behar ez izateko. Horretaz gain nire etorkizunera begira, euskarak profesionalki ere bide asko irekiko dizkidala uste dut. Zer moduz ari zarete moldatzen euskara klaseetan? M. E.: Ondo ari garela uste dut, momentuz nahiko azkar ari gara ikasten. Herriko futbol taldean ere banabil eta oso lagungarri zait hori ere euskara praktikan jartzeko, taldean egindako lagunekin ere saiatzen baitnaiz euskaraz hitzegiten. Z. E.: Ahoskeraren aldetik, arabierarekin badu antzekotasuna euskarak. Hortaz,erraztasuna dugu alde horretatik. Klaseei dagokienez, oso gustura ari gara eta etxean ere asko saiatzen gara ikasi duguna errepasatzen, etxeko lanak egiten eta mintza praktikak egiten. Zuen antzeko egoeran dauden pertsonei, zer esango zenieke? M. E.: Animatu daitezela euskara ikastera. Integratzeko modua da batetik eta, horretaz gain, hizkuntza bat gehiago ikastea oso aberasgarria da pertsonalki. Oso esperientzia polita da gainera. Z. E.: Euskara ikastea, gehitzea da; ateak irekitzen ditu, tokian integratzeko modua da eta lagunak egiteko aukera bat da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut