Zegamako proiektuak ezagutu ditu Aizpuruk
Gipuzkoako Foru Aldundiak herri txikiei begira sortutako Landagipuzkoa + programaren barruan Zegaman egin diren proiektuak ezagutzen izan zen atzo Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapen, Landa Garapen eta Lurralde Orekako diputatu gabiriarra. Datozen urteei ...
Joseba Izagirreren esanetan, lehen sektoreak garrantzia du Zegaman, eta zentzu horretan, herri pistak eta baserri bideak konpontzeko zeregin horretan buru-belarri ari direla lanean nabarmendu du. Era berean, zehaztu du Biomasa gunearen bidez udaletxea, kultur etxea, kiroldegia eta ostatua berotzen dituztela. «Gure inbertsioak hortik doaz, eta falta zaizkigun eraikin publiko batzuk energia mota horren bidez berotu nahi ditugu».
Aizpururen esanetan, programaren lan-lerro nagusiena baserri bideak berritzea da. Iazko diruarekin lau konpondu dituzte Zegaman 40.000 euro inguruko aurrekontuarekin. Herri txikietan lanpostu berriak sortzeko aukerei buruz ere aritu ziren.