Andre Mari jaiak eta San Roke eguna Zerainen
Haurren egunarekin hasi zituzten Andra Mari jaiak Zerainen; hain zuzen, herriko umeak izan dira aurten pregoia irakurtzeko ardura izan dutenak. Jolasak eta playback saioa ere egin zituzten. Sagardo eta txakolin dastaketak, herri kirol saioa (irudian) ...
Haurren egunarekin hasi zituzten Andra Mari jaiak Zerainen; hain zuzen, herriko umeak izan dira aurten pregoia irakurtzeko ardura izan dutenak. Jolasak eta playback saioa ere egin zituzten. Sagardo eta txakolin dastaketak, herri kirol saioa (irudian) eta mozorroen eguna izan ziren lehen egunetako ekitaldi nagusiak. San Roke egunean, berriz, herriko artzainek egindako gaztaren dastaketa, bola txapelketa eta herri afaria izan zituzten, festak agurtzeko.