
Urretxuko kultur etxean Santa Anastasia jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa jarri dute. Irailaren 30a bitartean egongo dira ikusgai, kultur etxeko sarreran. Kultur etxea astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara

Zumarragako Udalak Secundino Esnaola kaleko lehen zenbakietako espaloia zabaldu du. Lanak ia bukatuta daude. Zebrabide berria egitea, lurrazpiko edukiontziak irekitzea eta Galeperra elkarte ondoko aldapa eta bere ingurua asfaltatzea bakarrik

Joxe Mari Iparragirre olerkaria Urretxuko seme kuttuna da, baina bere estatua oso egoera kaxkarrean zegoen: aspaldi garbitu gabe, belztuta eta pitzatuta. Urretxuarrek bere seme kuttuna zenbat maite duten ikusirik, egoerak

Aurtengo nobedade nabarmenena da Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak urteko topaketa igandean bertan egingo duela Legazpin

Ostadarrek Gorbeiara irteera antolatu du irailaren 10erako. Mendizaleak Zarate herritik aterako dira eta Gorbeia igo ondoren, Aldamineko gailurrera joango dira. Ondoren, Muruara jaitsiko dira. Ostadarren egoitzan eman behar da izena:

Irailean eta urrian herri barruko autobusak zerbitzu bereziak egingo ditu

Urretxuko Udalak San Martin auzoko parkea estali du. Datorren astean irekiko dute. Lanak urrian bukatuko dira. Datozen asteetan jolas berriak jarriko dituzte, baita banbuzko hesi bat ere, haurrak errepidera irten

Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa abian jarri du, langabetuei laguntzeko. Egitasmoa iraila amaieran jarriko da abian. Langabetuei lana bilatzeko erremintak emango dizkiete. 22 eta 55 urte bitarteko hamabost lagunek parte hartuko

Eusko Jaurlaritzak Saltokitik Enpresara programa jarri du abian. Aurten programa hau Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko saltokietako arduradunei zuzendua dago. Saltokiak lehiakorragoak egiten eta haien kudeaketan hobekuntzarako teknikak aplikatzen lagunduko diete.