Goierriko bost gaztagile daude hamalau finalisten artean
Ordiziako 44. Gazta Txapelketako epaileek aukeratu dituzte dagoeneko hamalau gazta finalistak. 45 aurkeztu dira lehiaketara. Tartean, bost gaztandegi goierritar daude: Baztarrika (Gabiria), Eneko Goiburu (Segura), Garoa (Zerain), Arantza Segurola (Legazpi) eta Aitor Mantxola (Legazpi). Azken horrek irabazi zuen joan den igandean Legazpin Gipuzkoako Gazta Txapelketa.
Gainontzeko 9 gaztandegiak hauek dira: Ipiñaburu (Zeanuri, Bizkaia), Unai Lekuona (Araia, Araba), Jose Luis Odriozola (Aia, Gipuzkoa), Azkarra (Galarreta, Araba), Audikana anaiak (Iruraiz-Gauna, Araba), Patxi Otaegi (Beizama, Gipuzkoa), Arantxa Garaiburu (Amezketa, Gipuzkoa), SAT Olano (Egino, Araba) eta Mausitxa (Elgoibar, Gipuzkoa).














