Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Klima aldaketaren harira Legazpiko lau auzoetan inkesta bat egiten hasi dira telefonoz

Legazpi
Gizartea

Legazpi Europar Batasuneko proiektu bateko partaide da. Klima aldaketara egokitzeko irtenbideak bilatzea da proiektuaren helburua. Lanketa Legazpiko lau auzotan egiten hasi dira

2017/10/12
Miriam Luki
Legazpiko San Inazio auzoa.

Legazpiko San Inazio auzoa.

Europar Batasunak bultzatutako Good Local Adapt proiektuan parte hartzen ari da Legazpi. Proiektuak klima aldaketa egon badagoela eta egokitzeko irtenbideak bilatzeko xedea dauka. Martxan jarri berri dute eta 2020ra arte egingo duten lanketaren lehenengo urratsa ematen ari dira Legazpin. Hain zuzen, telefonoz lau auzotako bizilagunei inkestak egiten hasi dira. Proiektuan parte hartuko duten auzoak San Inazio (1-21 atariak), San Martin, Arantzazu (1-9) eta San Jose auzoak dira. Auzo horiek denak bereziki babestuta daude euren iragan industriala dela eta. Bizilagunen iritzia jaso Proiektuaren barruan, klima aldaketara egokitzeko bidean, bero-boladei, ur faltari edota uholdeei aurre egiteko irtenbideak diseinatu nahi dituzte. Inkesta lehenengo urratsa da; auzoak klima aldaketara egokitzeko moduak zehaztuko dituzte ondoren eta auzotarrekin kontrastatuko dituzte datorren urtean. Klima aldaketara egokitzeaz gain, suertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko bideak eta arrisku horiek prebenitzeko moduak ere lantzeko asmoa daukate. Irtenbide horiek guztiak ekonomikoki jasangarriak izango direnaren konpromisoa ezarri du proiektuak, baita gizarteak onartutakoak izango direla ere. Proiektuak, halaber, ekimen publikoen zein pribatuen kooperazioa sustatuko du eta irtenbide tradizionalak nahiz berriak integratuko ditu. Legazpik Amurrio (Araba) eta Balmaseda (Bizkaia) herriekin batera parte hartuko du proiektuan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut