Jaiak antolatu eta birpentsatzeko parte hartze prozesua
URRETXU // Urretxuko Udalak Santa Anastasia jaiak antolatzeko eta birpentsatzeko parte hartze prozesua abian jarri behar du. Izan ere, balorazio bileran hainbat gairen inguruan lasaiago hausnartu beharra ikusi zen. Adibidez, Euskal Jaia eta folklore ja...
URRETXU // Urretxuko Udalak Santa Anastasia jaiak antolatzeko eta birpentsatzeko parte hartze prozesua abian jarri behar du. Izan ere, balorazio bileran hainbat gairen inguruan lasaiago hausnartu beharra ikusi zen. Adibidez, Euskal Jaia eta folklore jaialdia. Parte hartze prozesuko lehen bilera hilaren 24an izango da, 11:30ean, udaletxeko portaloian. Udalak herritar guztiei gonbita luzatu die.