VI. Gurasoei Gutuna idazlan lehiaketa abian jarri du Ttiklik elkarteak
Irailarekin batera iritsi da Ttiklik Elkarguneak antolatutako VI. Gurasoei Gutuna idazlan labur lehiaketa. Gutunak euskaraz idatziak izan beharko dira. Azaroaren 20a da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Ohi bezala, hiru mailatan banatu dute lehiaketa. T...
Irailarekin batera iritsi da Ttiklik Elkarguneak antolatutako VI. Gurasoei Gutuna idazlan labur lehiaketa. Gutunak euskaraz idatziak izan beharko dira. Azaroaren 20a da lanak aurkezteko azkeneko eguna. Ohi bezala, hiru mailatan banatu dute lehiaketa. Txikienek, 0-7 urte artekoek, marrazki bidez adierazi beharko dituzte sentimenduak, DinA4 orrialde batean. Gazteen mailan, 6-11 eta 12-18 urte multzoak banatu dituzte. Helduen mailan, azkenik, bakoitzak idazlan bakarra aurkeztuko du, ge- hienez bi orrialdekoa. Ordenagailuz (verdana hizkia, 11 puntukoa) edo eskuz idatzi ahal izango dira. Maila bakoitzean sari bana banatuko da; gazteen artean zozketa bereziak egingo dituzte.
Lanak bidaltzeko bi bide daude: Beasaingo Ttiklik Elkargunera (Zelaeta Berri plaza, 3) postaz bidalita edo mezu elektronikoz info@ttiklik.com helbidera bidalita.
Azaroaren 24an
Igartzako jauregian egingo da sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an.