Gabirian herriko zabor bilgunean 5. edukiontzia jarriko du udalak
Gabiriako hondakin bilketan gai organikoaren edukiontzia jartzea onartu du udalak, azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran. Herriguneko bilgunean jarriko dute edukiontzi marroia edo 5.a deritzona, Gurutz-Bakar barreneko itxituran.Giltzatuta egongo da e...
Giltzatuta egongo da edukiontzi hori, eta herritarrek udaletxean eskatu behar dituzte giltza, poltsa konpostagarriak eta etxerako ontzia. Ostiralean banatuko dituzte, 18:00etatik 19:30era.
2018an, urrira arte, %61eko birziklatze tasa izan du Gabiriak, Goierriko batez bestekotik (%76,6) behera.
Autokonpostak segiko du
Gabirian etxean autokonposta egiteko sistema dago, eta gehienek hala egiten dute. Hori «bultzatu eta mantenduko» du udalak. Nahiz eta kaskoko bilgunean 5. edukiontzia jarri, ez da autokonpostaren alternatibatzat izango, haren lagungarri baizik. «Etxeko konpostagailuan desegitea zailagoa den puska organiko handiak botatzeko izango da bosgarren edukiontzia», azaldu du Gabiriako Udalak.
Behin edukiontzi berria jartzen denean, errefusaren edukiontzia mugatu egingo dute, astean egun batzuetan bakarrik irekitzeko moduan utzita.