Pilota jaialdia dago etzi Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian
ORMAIZTEGI // Etzi, 18:00etan hasita, bi pilota partida hartuko ditu Ormaiztegiko Zubipe kiroldegiko frontoiak. Lehenengo partidan Santxo eta Elizalde neurtuko dira. Bigarren partida binakakoa izango da eta Titin III.a-Merino II.a bikotea Xala-Beroiz b...
ORMAIZTEGI // Etzi, 18:00etan hasita, bi pilota partida hartuko ditu Ormaiztegiko Zubipe kiroldegiko frontoiak. Lehenengo partidan Santxo eta Elizalde neurtuko dira. Bigarren partida binakakoa izango da eta Titin III.a-Merino II.a bikotea Xala-Beroiz bikotearen kontra lehiatuko da. Jaialdia Garfek antolatu du Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean eta sarrerak 10 euroan salduko dituzte.