Elkarrekin jolasean
Larunbat goizean Lardizabal eskolako ikasle, irakasle eta gurasook elkarrekin goiz-pasa polita egiteko aukera izango dugu
Ekainaren 15ean ospatuko dugun festan honako egitarau hau izango dugu:
- 10:00etatik aurrera eskolan zenbait ekintza ezberdin izango dira aukeran: Futbol partida, genarekin pintatzea, rokodromoa, etab.
- 11:00etatik aurrera gin-kana izango da plazan
- Jolasak bukatzean hamaiketakoa izango da guztiontzako.
Hamaiketakoa elkartean prestatuko dute guraso batzuk. Prestaketetan parte hartu nahi duenak, jarri dadila harremanetan gelako arduradunarekin.
*Eguraldi txarrarekin, festa frontoian izango da.
Festan parte hartzera animatzen zaituztegu!