Hondakinak kitto!
Urteroko legez, 6. mailako ikasleek Sasieta Mankomunitatekoek ikastetxeei zuzenduriko Ingurumen-heziketa kanpainan parte hartu dute...
Urteroko legez, 6. mailako ikasleek Sasieta Mankomunitatekoek ikastetxeei zuzenduriko Ingurumen-heziketa kanpainan parte hartu dute.
Kanpaina honen helburua hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea da. Horretarako, goizean aurkezpen batekin hasi ziren. Ondoren, aurkezpena oinarritzat hartuz, hainbat jarduera praktiko burutu zituzten. Arratsaldean, berriz, goizean ikasitakoa praktikara eraman zuten jolas baten bitartez. Azkenik, kanpainaren leloa ozen esanez amaiera eman zioten. “MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!”.
Ikasleek diotenez, arratsaldeko ekintza goizean ikasitakoa barneratzeko oso lagungarria izan zen eta primeran pasa zuten.