Bertsoa nora, zapiak hara ederra joan da
Saio dotorea eskaini dute Eneko Araiztegik, Hodei Munduatek, Maide Garmendiak eta Oihana Iguaranek Lardizabal eskolan
Urtarrilaren 28an izan da BERTSOA NORA, ZAPIAK HARA bertso saioaren bigarren edizioaLardizabal ikastetxean eta 45 minutuko bi saio eder eskaini dituzte bertsolariek.
Ikasleak ez ezik, gurasoak, aiton-amonak eta zenbait herritar ere gerturatu da bertsoak entzutera, eta denek izan dute saio didaktikoan parte hartzeko aukera. Zaldibiako Bertso Eskolan dabiltzan ikasleek, berriz, puntuak jarri dizkiete bertsolariei eta dotore erantzun diete hauek.
Emanaldi honen bidez, bertsolaritza herriko umeengana hurbiltzeko ahalegina egin da, inklusioa bultzatuz eta euskal kulturaezagutzera emanez.
Nola Zapiak Bat elkarteak, hala Lardizabal eskolak, eskerrak eman nahi dizkizue saiora etorri zareten guztioi eta, batez ere, arratsalde bikaina eskaini diguten lau bertsolariei.