Udal zergak eta tasak ordaintzeko epea atzeratu dute
ATAUN -LAZKAO // Gizartea jasaten ari den konfinamendu egoera dela eta, zenbait udalek atzeratu edo geldiarazi egin dute ordenantza fiskalen aplikazioa, familien ekonomia gehiago ez estutze aldera. Ataungo Udalak ibilgailuen zerga ordaintzeko epea urrira arte atzeratu du. Lazkaoko Udalak, bere zerga eta tasa guztiak gelditu ditu, egoera normaldu arte.