Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Aberri Eguneko ekitaldiak egin dituzte Goierriko hainbat herritan

Goierri
Politika

Euskal Herria Batera herri ekinbideak Aberri Eguneko ekitaldiak egin ditu gaur 12:30ean Euskal Herriko 129 hiri, auzo eta herritan, baita Goierriko hainbat herritan ere. Keinu bat batera goiburupean antolatutako ekitaldien oinarria, eta Txoriak txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak kantuak izan dira.

Beasain
2021/04/04
Goierriko Hitza

Euskal Herria Batera herri ekinbideak Aberri Eguneko ekitaldiak egin ditu gaur 12:30ean Euskal Herriko 129 gora hiri, auzo eta herritan, baita Goierriko hainbat herritan ere. Keinu bat batera goiburupean antolatutako ekitaldien oinarria, eta Txoriak txori, Gernikako arbola eta Ikusi mendizaleak kantuak izan dira.

Beasaingo ekitaldiaren kasuan, dantzariaren agurra, Aitor Sarriegi bertsolariaren bertsoak eta Aitor Furundarena soinu jotzaileak gidatutako kantuak izan dituzte Zubimuzu plazan.

Euskal Herria Bateraren adierazpena irakurrita amaitu dute ekitaldia:

“Iaz bezala, aurten ere baldintza berezietan ospatu da Aberri Eguna. Dagoeneko urte bete duen pandemiak mugatu egin ditu berriro mugitzeko eta elkartzeko genituen aukerak. Gainera, denbora honetan metatu egin dira sufrimendua eta nekea. Ondorioz, gure aldarte kolektiboa ez zen inoizko egokiena ospakizunetarako.

Hala ere, iaz bezala, gure taldearen proposamenak berriro mugiarazi ditu milaka herritar Euskal Herri osoan, eta keinu bat egin dugu batera, komunitate sentitzen garela sentitu nahi dugula adierazteko.

Horrenbestez, gure iazko irakurketa berresten dugu aurten ere:

Mundu zabalean komunitarismoa ari da indartzen globalizazioaren arriskuei aurre egiteko, lurraldeak eta haien gainean trinkotzen diren komunitateak dira tresnarik egokiena pertsonei bizitza duina eta eskubide berdintasuna bermatzeko. Nahi genuke Euskal Herria izatea halako komunitate bat, erabakimena eta eskubide politiko guztiak izango dituena, duintasuna eta bermeak eskaini ahal izateko.

Aurrera begira, bateratasuna areagotuko duen herrigintza behar du Euskal Herriak, etorkizuneko proiektu politikoen oinarria izango den komunitatea trinkotzeko. Herrigintza horretan erabili beharko dugu eztabaida demokratikoa beti, konfrontazioa behar denean eta lankidetza ahal den guztietan, herritarron, eragileen eta erakundeen indarrak norabide bateratuan jartzeko. Herrigintzan batera jardunda garatuko baitugu euskal lurraldeen eta herritarren arteko lankidetza, gero eta indartsuago izango den komunitatearen eraginez lor dezan Euskal Herriak erabakimen osoa

Bide horretan, baliagarria izan daiteke Aberri Eguneko dinamika bateratzaile honi eustea eta urtean behin keinu bateratua proposatzea Euskal Herri osoko herritarrei, askotariko herritarrak protagonista kolektibo izan daitezen. Horrez gain, eta jarraipen hutsetik harago, uste dugu analisia zabaldu egin behar dela, eta aztertu ea nola lotu daitezkeen egun bateko keinua eta eguneroko herrigintza, zer nolako aliantzak eta erreferentziak eraiki behar diren  hasitako bidean aitzinatuko gaituen dinamika sortzeko, eta Euskal Herri bateratua irudikatzen duen ikur, ereserki eta ekintzak sustatzeko.

Hausnarketa hori egiten saiatuko gara bihartik aurrera”.

 

Beasain
Beasain

Beasain
Beasain

Idiazabal
Idiazabal

Idiazabal

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Goierri behean behera egin dute datuek, goiko herrietan gora

2021/04/20
Goierri
2

Pinudiaren lekuan, bertako 3.300 zuhaitz

2021/04/20
Ezkio,Itsaso
3

Libre geratu da Ertzaintzak larunbatean Legazpin atxilotutako gaztea

2021/04/20
Legazpi
4

Atzokoen aldean behera egin dute datuek, 36 kasurekin

2021/04/21
Goierri
5

'Made in Germany', Ataunen egina

2021/04/21
Ataun
6

Taldetasun maisuari gorazarre

2021/04/20
Lazkao
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.