Landareen sekretuak bisita gidatua, etzi, Igartubeiti museoan
EZKIO // Etzi, uztailak 24, Landareen sekretuak bisita gidatua izango da Igartubeiti Baserri Museoan, 11:30ean hasita. Baserri inguruko landare jangarrien propietateak eta erabilerak ezagutuko dituzte parte hartzaileek, eta landare basatiekin prestatutako errezetak dastatuko dituzte. Bisita gidaturako aurrez izena eman behar da.