Udaletxe berriko lehen udalbatzarra egin dute Zaldibian
ZALDIBIA // Herenegun, uztailak 27, arratsaldeko zazpietan egin zuen Zaldibiako Udalbatzak udaletxe berriko historiako lehenbiziko batzarra, ohikoa. Batzar areto berria estreinatu dute. EH Bilduren taldeko Maialen Mendizabal Luluagak zinegotzi kargua hartu du, lehengo hilean Laida Elizegik utzitakoa betetzeko. Bake epaile kargurako Bakarne Elortza izendatzea proposatu du udalbatzak, lehen dagoena; eta Miren Huesa ordezko, zozketa eginda.