Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Nerea Garmendiak eman dio hasiera Goierriko sagardotegi denboraldiari

Altzaga
EkonomiaGizartea

Altzagako Olagi sagardotegian egin dute irekiera ekitaldia. Sagardogileen hitzetan "sagar urtea" izan da, eta sagardo berria, "kalitate handikoa" dela.

2022/01/14
A. Vierbücher

Nerea Garmendia aktore, aurkezle, bakarrizketagile eta hemendik aurrera Goierriko enbaxadore izango denak eman dio irekiera ofiziala Goierriko sagardotegien denboraldi berriari, gaur goizean, Altzagako Olagi sagardotegian egin duten ekitaldian. Sagardo berria dastatuz eta Goierriko sagardoegileekin topa eginez eman diote hasiera ofiziala denboraldiari.

Zortzigarrenez, Goitur Goierri Turismoaren bultzadaz egin dute denboraldi berriaren irekiera ekitaldia. Niko Osinalde Goiturreko arduradunak, “bertako produktua kontsumitzera” gonbidatu ditu goierritar guztiak, baita bisitariak ere. Gogoratu du, Goierrin, bost sagardotegi daudela martxan: Altzagako Olagi, Ataungo Urbitarte, Legorretako Aulia, Ordiziako Tximista, eta Zeraingo Oiharte. Bost sagardotegi hauek, ekoizleak dira, eta horrez gain, etxean egiten duten sagardoa saltzen dute Euskal Herrian eta estatuan ere. Bost sagardotegiak, Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren barruan daude.

Olagi sagardotegiko Olanori hitza eman aurretik, Goierriko sagardotegietara gerturatzeko deia egin du Osinaldek eta herritarrei zuzenduz esan du, “sagardotegiak leku seguruak” direla, “horrela demostratu da aurreko hilabeteetan”.  Goierriko beste establezimenduak, eskualdeko zerbitzu turistikoak eta eskualdeko txokoak ezagutzera animatzeko gonbita ere luzatu du.

Jose Antonio Olano Olagi sagardotegiko arduradunak , lehenik eta behin esan du “pena” dela sagardotegien denboraldi berriaren irekiera ofiziala sagardoa dastatzen ezin egin izana, COVID-19 neurriengatik. Hori esanda, nabarmendu du “sagar urtea” izan dela, bai kopuruari begira, “sagar asko” jaso dutelako, eta bai kalitateari begira, “sagar oso ona” izan delako. Lehengaia jasota, sagardo berriak “gorputza du, eta koloreduna da”, laburbilduz gehitu du sagardo “serioa” eta kalitate “handikoa” dela.

Nerea Garmendiak berak egin dizkion galderei erantzunez, kontatu du “46.000 kilo inguru” jaso dituztela, “32.000 litro inguru”.

Jarraian, eguneko gonbidatuak hartu du hitza. “Oso hunkituta nago, beasaindarra naiz, Goierritarra, eta gaur irekiera hau egitea, ohore handia da niretzat!” hasi da esaten, eta jarraian, “eskerrak” eman ditu aukera hau luzatu diotelako. Nabarmendu du, “gastronomiarekin asko gozatzen” duela, bertako produktuari gorazarre egin dio. Goierriko produktuei bakarrik ez, “bertako kultura, paisaia,…” ere altxor bat direla esan du.

Hori esanda, bere proiektu pertsonalaren berri ere eman du. Kulturismo du izena, eta hain zuzen ere, kultura eta turismoa uztartzen ditu. Proiektu horren baitan, “Goierri eskualdea ezagutzera eman dugu”. Datorren astean, Fiturren izango da Goiturrekin batera.

Jarraian, sagardo berriarekin topa egin dute, eta Goierriko sagardotegien denboraldi berria ofizialki irekita geratu da.

Nolakoa izango da 2022ko Sagardotegi denboraldia?

Bestalde, denboraldi berri honetan, COVID-19 neurriak kontutan hartuta, urtarrilaren 28ra bitartean, Eusko Jaurlaritzaren Dekretuak irauten duen bitartean, sagardogileek mahaira ekarriko dute sagardo berria, pitxer edo botila gardenetan eta bakoitza bere txarteltxo edota azalpenarekin. Txartel bakoitzean egongo da kupelaren zenbakia, bezeroak aldiro jakin dezan, zein sagardo ari den dastatzen. Txarteltxo horrek QR kodea ere izango du, sagardoaren informazio gehiago jaso ahal izateko.

Otorduan zehar, pitxarra betetzera ere altxa daiteke mahai bakoitzeko arduraduna, eta sagardogilearen laguntzarekin beteko du taldeak dastatu nahi duen edo sagardogileak gomendatzen duen kupeleko sagardoa.

Protokolo hau garatu zen lehen unetik dekretu eta arautegi berrien arabera egokituz joan da Euskal Sagardoaren elkartea, baina beti oinarri bera errespetatuta: Sagardoa dastatzean eta sagardotegiko esperientzian segurtasuna bermatzea. Iaz bezala, denboraldi hasiera honetan, uzta berria mahaian dastatuko da.

Gogoratu dute, “sagardotegiak espazio zabalak” direla, eta “aukera handia ematen digute distantziak errespetatu eta sagardotegiko esperientziaz modu erosoan gozatzeko”.

IMG_2118
IMG_2118
IMG_2121
IMG_2121
IMG_2124
IMG_2124
IMG_2126
IMG_2126
IMG_2129
IMG_2129
IMG_2133
IMG_2133
IMG_2134
IMG_2134
IMG_2146
IMG_2146
IMG_2153
IMG_2153
IMG_2154
IMG_2154
IMG_2155
IMG_2155
IMG_2176
IMG_2176
IMG_2183
IMG_2183
IMG_2188
IMG_2188
IMG_2193
IMG_2193

Erlazionatutako edukiaSagardotegiak ateak zabaltzeko prest

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut