San Benitoko ikasleek enpresa-ideia onenen lehiaketa irabazi dute
Eneritz Mazizior, Telmo Munduate eta Maria Zubiarrain ikasleek, Ekonomiako irakasle Edurne Zubeldiak gidatuta, pertsona helduei laguntzeko enpresa baten ideia garatu dute.
Lazkaoko San Benito ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek Deustuko Unibertsitatearen Enpresa Onenaren Lehiaketa saria irabazi du. Ostegunean jaso zuten, Donostian. Eneritz Mazizior, Telmo Munduate eta Maria Zubiarrain ikasleek, Ekonomiako irakasle Edurne Zubeldiak gidatuta, pertsona helduei laguntzeko enpresa baten ideia garatu dute.