Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
KONTXI SUKIA. EAJren ATAUNGO ALKATEGAIA

«Azken urteetan, zenbait arlotan gure herriak ez du aurrera egin»

Ataun
Politika

Zinegotzi hainbat urtean aritu ondoren, alkategai izateko aurkeztu du bere burua Kontxi Sukiak, EAJren zerrendaren buru. Esperientziadun taldea elkartu direla eta, herriaren zerbitzura jarri nahi du gaitasun hori.

Kontxi Sukia, EAJren Ataungo alkategaia.
2023/05/16
Aimar Maiz

–Zer ekarpen egin nahi dizkio EAJren hautagaitzak Ataungo herriari?

Etorkizunari begira, Ataunek atzera gelditu nahi ez badu erronka handiak ditu. Azken urteetan zenbait arlotan gure herriak ez du aurrera egin. Guretzat garrantzitsuak diren zenbait gairen gaurko egoerak eta bilakaerak kezkatzen gaitu: hirugarren adinekoentzat azpiegitura falta, etxebizitzen gaiak, auzoetan falta diren azpiegiturak, irisgarritasun arloan ditugun hutsuneak…

Gure taldearen ezaugarri nagusiena esperientzia da, bai kultur eta kirol arloetan, enpresetan, erakunde publikoetan… Datozen lau urteei begira esperientzia hori gure herriaren zerbitzura jarri nahi dugu.

–Zein dira datozen urteetako erronka nagusiak?

Hemen laburki erronkarik garrantzitsuenak aipatuko ditugu:

  • Hirugarrengo adinekoen egoerak asko kezkatzen gaituen gaia da. Botika zaharra herriak erosi berria duenez gero, hori ahal den azkarren martxan jarri beharra dago. Adineko jende asko bizi da gure herrian eta gainera premia handiak dituztenak. Horregatik botika, zaharren egoitza izatea nahiko genuke.
  • Etxebizitzak. Azken urteetan gure herrian ez da etxebizitzarik eraiki. Hainbeste urteetan Artzaneko eskeletoa dagoen bezala ikusteak begietako mina ematen du eta berehala soluzio bat eman beharra dago. Bestalde, lehendik eginda dagoen San Martingo plazako proiektua gauzatzen hasteko garaia da.
  • Egun askotan Euskal Herrian eguraldi txarra egiten duelako, San Martingo plazan aterperik ez egotea arazoa da. Horregatik plaza erdian toki estalia egingo genuke.
  • Herri-bidea. Gure herriko altxorretako bat izanik, lehendik eginda dagoen zatia zaharkitua gelditu da (koskak, zorua, seinaleak, eserlekuak… Horregatik bertan agudo hobekuntzak egin beharra daude. Bestalde, Kaxetaraino egiteko falta den zatia amaitu beharra dago.
  • Bidegorria txirrindularientzat. Nondik nora joan behar den diseinatu ondoren, pixkanaka gauzatzen joan beharko litzateke.
  • Euskara. Gure herrira geroz eta kanpotar gehiago dator bizitzera. Euskararen presentzia kalean eta etxean galtzen doala ikusten da. Hori gerta dadin, azkar bitartekoak jarri beharra daude.
  • Gure iritziz auzo desberdinetan irisgarritasun arazoa handiak ditugu. Ezintasunen bat duten pertsonek leku askotan ibiltzeko dituzten arazoak handiak dira. Adibide bat jartzekotan Tabla etxetik Julianera doan zatian.


–Lehen aldiz aurkeztu zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?

Animoz oso ondo aurkitzen naiz eta lanerako ilusio handiz. Urte askotan zinegotzi bezala lan egitea esperientzia ona izanda niretzat, herriko beharrak gertutik ezagutzeko. Horrek bultzatu nau pauso berri hau ematera. Ataundarron bizitza hobetzeko asmoz, taldean egindako proiektua aurkezten dugu udal hauteskundeetara. Nire gustuko taldea osatu dugu, eta legegintzaldi honetan gure lana ondo egiten saiatuko gara.

 

Ataungo EAJren zerrenda

Ataungo EAJren hautagaiak:

  1. Kontxi Sukia Garmendia.

  2. Alberto Arellano Arrese.

  3. Juan Felipe Barandiaran Garmendia.

  4. Joakin Goikoetxea Goikoetxeaundia.

  5. Xabier Barandiaran Irastortza.

  6. Miren Amaia Arrese Arratibel.

  7. Jose Antonio Goikoetxea Etxeberria.

  8. Iñigo Kerejeta Aierbe.

  9. Bittor Oroz Izagirre.

Ordezkoak:

  1. Lander Imaz Mujika.

  2. Jose Manuel Fontenla Rodiles.

  3. Fermin Arrese Arratibel.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut