Kadete mailako txapelketa jokatuko da Seguran, larunbatean. 200 txirrindulariren parte hartzea espero dute. Ataungo 58. San Martin proba igandean izango da.
Jose Lopez Gimenez, Jose Ramon Luna de la Ossa eta Imanol Zubiaurre Bengoetxea izan dira irabazleak. Bertako saria Iñaki Hidalgorentzat izan da. Sari banaketa Barrenan izango da, 19:00etan.
Bi ikasturteetan zehar egin duten lana izan da, eta hainbat proposamen luzatu dizkiete udal agintariei.
Zirkuituko bigarrenean, Skyrace des Matheysins lasterketan, Frantziako Alpeetan, bosgarren postua egin du, sailkapen nagusian, lehenengo hiruen artean kokatu duena. Hirugarren lasterketa ekainaren 3an izango da, Austrian.
Aurtengo Zegama-Aizkorrik utzitako irudi bitxietako bat Bidarte eta Ultzama arteko jaitsieran bizitakoa izan da. Dozenaka korrikalari ageri dira bideo batean aldapa lokaztuan txirristan ibiliko balira bezala maldan behera. Ikusi bideoa albiste barruan.
Udalbatzako gidaritza EH Bildu eta Izalberriren arteko lehian erabakiko da. Iñaki Alberdiren «esperientzia» eta Patxi Mugikaren «freskotasuna» daude aukera errealen artean.
Bost hautagaitza zerrenden artean aukeratu ahal izango dute beasaindarrek udal hauteskundeetan; EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, eta lehengoz, Elkarrekin-Podemos.
Hiru zerrenda aurkeztuko dituzte Ataunen udal bozetarako: EAJ, EH Bildu eta PSE-EE. Herriko bi hautagaitzek plangintzak aurkeztu dituzte, geroaren zutarri
Berriz aurkeztuko da Aitziber Meabe Legorretako EAJren zerrendaburu. "Prest" ikusten du bere burua alkatetzak suposatzen duenari aurre egiteko.
Aurreko urteetako lanari jarraipena eman nahi dio Legorretako EH Bilduk. Iñaki Agirre alkategai berriak "ilusioz eta urduritasun puntu batez" ekingo dio.
Legealdi honetan zinegotzi izan ondoren, Itsasondoko EAJren zerrendaburu aurkeztu da Judith Otegi. Itsasondoren "potentzialitateari ahalik eta 'zuku' gehien ateratzen saiatuko" da.
Itsasondoko alkatea da Iñaki Aizpuru, eta EH Bilduren alkategai aurkeztu da berriz ere. "Gazteen erreleboa gertu" daukan arren, "pozik eta gogotsu" ekingo dio oraingoan ere.
Azoka eguna baliatu du herritarrei hurbiltzeko. Datorren asteartean ere egingo dute arrosa banaketa.
Aurreko asteazkenean, maiatzaren 10ean, egindako diru-bilketa egunean 2.121 euro bildu zituzten Ordizian. Lortutako baliabideak ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko dituzte.
Kalejirarekin hasiko dira, eta kontzertua egingo dute gero plazan, 200dik gora musikarik. Musika eskolan matrikula epea irekita dago ostiralera arte.
Lau urtez zinegotzia izan eta gero, EH Bilduren alkategaia izango da Hasier Agirre. "Gogo" eta "konpromiso handia" du, "Beasainek behar duen aldaketa eragiteko".