Lehiaketan soilik adinez nagusiak direnek parte ahal izango dute.
Partaide bakoitzak formularioan eskatutako datu guztiak bete beharko ditu.
Formularioa osorik betetzen ez duten parte-hartzaileak ez dira onartuak izango, ezta oinarriak onartzen eta betetzen ez dituzten lehiakideak ere.
Datuak egiazkoak izan beharko dira, hots, Iruzur gisa hartuko dira partaideek identitatea faltsutzen badute. Iruzurra burutzen duten parte hartzaileak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
Partaide bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du.
Argazkiak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 16tik irailaren 16ra, biak barne.
Publikoaren bozkak 2020ko irailaren 17tik 29ra bitartean jasoko dira, www.goierri.hitza.eus atarian.
Argazki irabazleak 2020ko urriaren 1ean argitaratuko dira,Goierriko Hitza egunkarian eta www.goierri.hitza.eus atarian.
Sari-banaketa ekitaldia urriaren 8an (osteguna) izango da, Beasaingo Nafarroa 23 erakusketa aretoan (Fotoetxe areto zaharrean), arratsaldeko 19:00etan.
Sariak honako hauek izango dira:
- Argazki onena. 60×100 argazki handitzea, Kappa euskarrian.
- HITZAkideen 1. saria. Nekazalturismo batean bi lagunentzako gau bateko egonaldia.
- HITZAkideen 2. saria. Goierriko jatetxe batean bi lagunentzako otordua.
- Publikoaren saria. goierri.hitza.eus webgunean bozka gehien jasotzen duen argazkiak, 50x80ko argazki handitzea irabaziko du, oihal formatuan.
Irabazitako saria ez da diruz edo beste sari mota batez ordezkatuko.
HITZAkideen 1 eta 2. saria, soilik HITZAkide diren partaideek eskuratu ahal izango dute.
GOIERRIKO HITZA helbide elektroniko bidez edo telefono bidez jarriko da irabazle guztiekin harremanetan. Komunikazio horretan jasoko dute irabazleek saria eskuratzeko prozeduraren inguruko informazioa.
Lehiaketan parte hartzea doakoa izango da.