Herri zerrenda
Beste era batera ezin zitekeen izan. Zegamako alkate berriak, Iker Zubeldiak (EH Bildu), osoko bilkurara bildutako denei bertso bat kantatuz hartu du kargua, aginte makila eskuan. Bideoa albiste barruan.
Alkate berriak izango dira 8 herritan: Araman, Gabirian, Gaintzan, Legazpin, Legorretan, Zaldibian, Zegaman eta Zerainen. Aurreko legealdiko alkateek jarraituko dute 14 herritan: Altzagan, Ataunen, Beasainen, Ezkio-Itsason, Idiazabalen, Itsasondon, Lazkaon, Mutiloan, Olaberrian, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran, Urretxun eta Zumarragan.
12:00etan izan da udalbatza eratzeko saioa Ordiziako udaletxean. Ordizia Orainek 2 boto zuri eman ditu, eta EH Bildu izan zenez zerrenda bozkatuena hauteskundeetan, Ezenarrok jarraituko du alkate izaten.
Udal hauteskundeetan hautetsitako 208 herritarrek zinegotzi karguak hartuko dituzte. Alkatetzak gehiengo osoz ziurtatuta daude 18 herritan. Itun politikoak iraul ditzakeen bakarra Legazpi izango da.
Zortzi urtez alkate izan eta gero, larunbatean emango dio erreleboa hurrengoari. Alkate izatea «ohore bat» izan dela nabarmendu du, eta Legazpi «leku hobea» izateko lan egin duela esan du.
"EAJk eta PSE-EEk sinatu duten paktu orokorra hemen ez gauzatzea" espero dute, eta herriko alkatetza beti zerrenda bozkatuenaren esku egon dela gogoratu dute.
Lortutako emaitzek alkatetza eskuratzeko zilegitasuna ematen diotela nabarmendu du koalizioak.
Botoen idazketan arazo bat izan ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ordiziako emaitzen datuak berritu ditu. Baieztapen ofiziala, halere, ostiralean egingo dute, Tolosan.
PSE-EEk baieztatu du zinegotzi bakarra dagokiola, eta ez bi atzo adierazi bezala.
Altzagan eta Ormaiztegin 09:00etan izango dira osoko bilkurak, Ezkio-Itsason 10:00etan, Gaintzan eta Zumarragan 10:30ean, Ataunen, Mutiloan eta Olaberrian 11:00etan, Itsasondon 14:00etan eta gainontzeko herri guztietan 12:00etan.
Hamar herritan orain arteko alkateek hartuko dute ziur berriro makila. Sorpresarik ezean, beste lauk ere lortuko dute. Zortzitan, aldaketa izango da.
Bi zinegotzi mantendu izana izan da alde gozoa, eta gazia, aldiz, parte-hartze baxua. "Herritarrei axola eta kezkatzen zaituztena udaletxera eramaten jarraituko dugu, pertsona xumez osatutako talde politiko ez-konbentzionala garen aldetik, politika hurbila egiten jarraitzeko".
"Herritarrengandik gertu" eta "herria geldialditik ateratzeko elkarlanerako prest" agertu da Joseba Aranburu Ordiziako EAJko zerrendaburua.
Iñaki Agirre izango da Legorretako alkatea 2023-2027 legegintzaldian. "Lanean hasteko gogotsu" dago taldea. Abstentzio altuaren inguruan hausnartu beharra azaldu du.
Boto nominalaren bidez, Gaintzako Herria taldean aurkeztutako bost herritarrak aukeratu dituzte gaintzarrek, udala osatzeko. Babes zabala jaso dute, 101 hautesleetatik 77rena.
Udal taldearen tamaina mantendu du Zaldibian EH Bilduk. Proiektuari jarraipena emateko babesa izan dela ziurtatu du Berrak.
Azken udal aroko zinegotzi kopurua mantenduko du EAJk Zaldibian: hiru. Bere presentzia "finkatzen" ari dela, eta herritarrei "aukerak" emateko funtzioa bete dutela argitu du Mendizabalek.
Aurreikusten zen bezala udalbatzako zinegotzi guztiak bereganatu ditu GHE taldeak. Abstentzioa "altu" samarra iruditu zaie, eta gazteak udalera erakartzeko lan egitea hartuko dute langai bat.
Zerrenda bakarra izan da Araman eta emaitzak "esperotakoak" izan dira.