
Arlaban mendilerroa aukeratu dute Izadi Zaleak elkartekoek, familia irteerarako
Igandean, urriak 11, egingo dute mendi ibilaldia, 08:00etan Legazpitik irtenda. Gaur da izena emateko eguna.

Kulturen arteko eguna ospatzeko urriaren 17a aukeratu dute
Udalak eta Hotz Legazpi elkarteak antolatutako festan 15 herrialde desberdinek izango dute ordezkaritza aurten. Gastronomiak, musikak eta beste kultur adierazpenek izango dute tokia topaketan.

Azaren familiako lehen barazkiak iritsi dira feriara
Tenperaturak freskatu dira, eta euria ere hasi da, perretxikoentzako baldintza paregabeak. Lehen niskaloak eta bertako onddoak aurkeztu dituzte.

Legazpin prestatzen hasita daude urriaren 18ko Korosti Trailerako
Hirugarren edizioa beteko du aurten mendi lasterketak, eta berriz ere Goierri Kopa ixteko izango da. Igande goizean festa giroa izango da plazan, eta bezperan, larunbat arratsaldean, haurrentzako lasterketak izango dira.

San Migeleko Kristo zaharberritzen ari dira
Parrokiko batzordeak bultzatutako lanak dira, eta jatorrizko irudiak zuen itxura azaleratzea dute helburu. Nahaia Alberdi eta Sara Illarramendi adituen esku daude zaharberritze lanak, eta igandean bertatik bertara ikusi ahal izango dira lanean.

Legazpiko Asanblada Feminista Elkar Zainduz Legazpin kanpainaren aurka agertu da
Zaintza sistema publiko-komunitarioa ez dela "eslogan bat" diote, eta "ausardia desinteresatua" eskatzen diote udalari.

Jon Agirrek Espainiako nazioarteko patata tortilla lehiaketa irabazi du Alacanten
Aparteko osagaia duen tortillen sailean irabazi du txapela. Txerri belarriarekin eta piperrauts gorriarekin egin du tortilla legazpiarrak.

Aitzol Gorospe, Gipuzkoako ehiza xeheko txapeldun gaztea
Arabako Zanbranan jokatu zen txapelketa atzo. Legazpiko gazteak bi faisai eta sei galeper ehizatu zituen, Lagun txakurrarekin. Iñigo aitarengandik eta Ramon aitonarengandik jaso du afizioa.

Eguneko Zentroko erabiltzaileen marrazki erakusketa dago ikusgai Kultur Etxean
Denbora joan arren oroitzapenak ez direla galtzen islatu nahi izan dute marrazkien bidez. Ostirala da erakusketa ikusteko azken eguna.

Burdin Festan estreinatu zuten ikus-entzunezkoa ikusgai dago udalaren webgunean
Legazpin 1972an grabatutako irudiekin Josean eta Joseba Larreak osatutakoa da, eta horrekin batera, 'Mirandaola 1580-1980' lana ere ikusi daiteke.

Zine Klub Legazpik ostiralean hasiko du denboraldia
'Palestina 36' filma izango da proiektatuko duten lehena, 19:00etan, Latxartegin. Hurrengo saioa urriaren 23an izango da, 'Aitatxo' filmarekin. Zine komertzialean, berriz, 'La bola negra' berriz eskainiko dute larunbat eta igande honetan.

Ane Gebararen ipuin kontaketa asteazkenean, Legazpiko liburutegian
Udal Liburutegian izango da, 18:15ean, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Irakurketa taldeak ere hasi dira martxan.

Miriam Frailek irabazi du udal egutegiko iraileko saria
Miryam Galilea zinegotziak eman dio herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela.

Legazpiko Berdeak kaleko zuhaitzen mozketaren aurka agertu da
Aizkorri kalean Haizea tabernaren aurrean hiru zuhaitz moztu dituztela eta kale berean beste zortzi botako dituztela salatu dute, eta Udal Gobernuari mozketa gehiago ez egiteko eskatu diote.

Mundutik Legazpira elkartea Venezuelara bidaltzeko dirua biltzen ari da
Dagoeneko 411 euro bildu ditu, eta kanpainarekin jarraituko du, lurrikarak kaltetutako herritarrak laguntzeko. Protesi bat erosteko adina diru lortu nahi dute.

Patrizio Etxeberriaren mezenasgoari buruzko erakusketa ikusteko azken egunak
Txillida Lantokian dago ikusgai, eta ostiralean, larunbatean eta igandean egongo da irekita. 1972ko Legazpi erakusten duen ikus-entzunezkoa ere ikusi daiteke bertan.

Legazpiko Udalak aukeratu ditu 2027ko egutegirako herriko txokoak
Herritarrek egindako proposamenen artean aukeratu dituzte hamabi hilabeteetako irudientzako lekuak. Miren Urtzelaik irabazi du zozketako saria.

Korosti Traileko ibilbideak ezagutzeko, 'Kedada' larunbatean
Bi mendi lasterketak urriaren 18an egingo dira aurten, igandearekin. Antolatzaileek ibilbideak erakutsi nahi dizkie partaideei larunbat honetarako, urriak 3, egindako hitzorduarekin.












