Amesteko arrazoiak
Altamiran jokatutako azkeneko jardunaldian, martxoaren 1ean, AMPO Ordiziak azkeneko jokaldian galdu zuen FC Bartzelonaren aurka. Hurrengo jardunaldia Sevillan jokatzekoa zen Cajasol Cienciasen aurka. Baina ez genekien ez zela beste jardunaldirik egongo. 2019-2020 denboraldia FC Bartzelonaren aurka galdu arazi zigun azkeneko jokaldi horretan amaitu zen. Bi hilabete beranduago, Espainiako Errugbi Federazioak denboraldia ofizialki amaitutzat jotzen zuela... Read More
Altamiran jokatutako azkeneko jardunaldian, martxoaren 1ean, AMPO Ordiziak azkeneko jokaldian galdu zuen FC Bartzelonaren aurka. Hurrengo jardunaldia Sevillan jokatzekoa zen Cajasol Cienciasen aurka. Baina ez genekien ez zela beste jardunaldirik egongo. 2019-2020 denboraldia FC Bartzelonaren aurka galdu arazi zigun azkeneko jokaldi horretan amaitu zen.
Bi hilabete beranduago, Espainiako Errugbi Federazioak denboraldia ofizialki amaitutzat jotzen zuela iragarri zuen. Sailkapeneko laugarren postuan amaitu genuen, baina zapore gazi-gozoarekin. Jardunaldi guztiak jokatu ezkero zein postutan bukatuko genuen jakitea ezinezkoa da. Baina garbi geratu da taldea denboraldi paregabea egiten ari zela, eta erakusten ari ginen jokoak inoiz Ordiziak eskuratu ez duen lorpen batekin amestu arazten zigun. Esaerak dioen moduan, amestea dohakoa da, eta seguru nago ordiziar batek baino gehiagok amesten zuela gure kapitain Julen Goia udaletxeko balkoian ligako titulua altxatzen ikustearekin.
2019/2020 denboraldia dagoeneko historia da
Aipatu dugun moduan, taldeak laugarren amaitu du sailkapenean, aurreko denboraldian egin zuen moduan. El Salvadorren aurka erori zen orduan Ordiziako taldea Pepe Rojon ospatutako final erdietan.
Hirugarren urtez jarraian, gure zabaltzaile Valentin Cruz ligan puntu gehien sartu dituen jokalaria izan da, 219 hain zuzen ere. Entseguei dagokienez, Anthony Matotok (7) Goia anaiak gainditu ditu (6 bakoitzak), VRAC taldeko Pailak sartu dituen 12 entseguetatik urruti ala ere.
20 urteko Aitor Olasagasti gazte ordiziarra izan da minutu gehien jokatu dituen jokalaria. Berdegunean guztira 1.278 minutu egon da, hau da, jokatu diren minutu guztien %94. Beste sei jokalarik ere lortu dute 1.000 minutuetako langa gainditzea: Kawa Leauma, Oier Goia, Joubert Engelbretch, Valentín Cruz, Asier Korta y Anthony Matoto.
Denboraldi honetan, gainera, inoiz lortu gabeko zerbait lortu da. 9. jardunaldian, lehenengo aldiz OREren historian, taldeak 10 – 25 irabaztea lortu zuen VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka, ordura arte menderaezina suertatzen zitzaigun Pepe Rojo zelaian.
Behin txapelketa amaituta, gure artean egon diren bi jokalari agurtzeko unea dugu. Siosua Moalak (apirilean iragarri zen moduan) eta Taniela Koroik Ordizia utziko dute. Azken honen kasuan, Frantzian jokatuko du hurrengo denboraldian. Taldea jokalaria mantentzen saiatu da, baina Frantziatik jaso duen eskaintza onegia izan da eta beste bide bat hartzea erabaki du. Tan-ek, gure artean egon den denbora gutxian, erakutsi du taldeak bete betean asmatu zuela bera fitxatzean.
2020/2021, zalantzaz beteriko denboraldia
Hurrengo denboraldiari begira, Covid-19a erabakigarria izaten ari da planifikazioari dagokionez. Gaur egun oraindik ez dakigu noiz hasiko den, ezta honek izango duen formatua ere. Hau gutxi balitz, garbi dago taldeek aurrekontu baxuagoak izango dituztela, eta honek hurrengo denboraldirako panorama benetan iluna uzten du.
Ordizia Rugbyk, ordea, lanean dihardu talde lehiakor bat osatzeko helburuarekin. Arduradunek hilabeteak daramatzate agente eta jokalariekin lanean eta, laster, berrikuntza guztiak aurkeztu eta hurrengo denboraldian ordezkatuko gaituen taldeari buruz hitz egiteko moduan izango gara.