Gailurrerantz KE mendi saileko urteko batzarra otsailaren 2an
Gailurrerantz Kirol Elkarteko mendi sailak otsailaren 2an egingo du urteko batzar orokorra Zubi-Buru elkartean, 16:30ean. 2019ko balantze ekonomikoa eta ekintzen memoria, eta 2020ko ekintzak proposatzeaz gain, Oiduirekin lotura duten hainbat puntu daude gai ordenan, Oiduiko araudiaren berrikuspena tartean. Bazkide guztiek urtarrilaren 26a arteko epea dute araudiari ekarpenak egiteko. Albiste barruan duzue deialdia.
GAILURRERANTZ MENDI SAILAREN URTEKO BATZAR OROKORRA
EGUNA: Otsailak 2LEKUA: Zubi-Buru elkarteaORDUA: 16:30
Gai ordena
1.- 2019ko balantze ekonomikoa2.- 2019ko ekintzen memoria3.- 2020ko ekintzen proposamena4.- Oiduiko arautegiaren berriskupena eta onarpena*5.- Oiduiko giltza aldatzeko proposamena6.- Oiduiko mantentze lanak7.- Galderak eta iradokizunak
*Artxibo erantsian duzue Oiduiko arautegiaren proposamena. Ekarpenak guatxapez, gailurrerantzme@gmail.com helbidera idatzita edo mendi elkarteko norbaiti jakinarazita egin daitezke urtarrilaren 26a baino lehen.