Astelehenean inauguratuko dute Lanbideren Zumarragako bulegoa

Lanbideren egoitza berria Nafarroa kaleko 3. zenbakian dago. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza da enplegu zerbitzu berria eta aurretik Inem eta gero SPEE izandako Espainiako enplegu zerbitzua ordezkatuko du. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte gaien sailburua izango da Zumarragan astelehenean, hilak 10, bulegoa inauguratzen. Sailburua Javier Ramos Lanbideko zuzendari orokorrarekin etorriko da  Zumarragara eta Lanbidek emango duen zerbitzuaren inguruan adierazpenak egingo dituzte.

Lanbideko bulegoa Nafarroa kaleko 3. zenbakian dago

Zumarragako enplegu bulego berria Nafarroa kalean jarri eta abenduaren 14ean ireki zuten. Ordutik urtarrilaren 1era arte Espainiako enplegu zerbitzua izan da eta 2011 urtea hasita, Eusko Jaurlaritzaren menpe dago. “Orain enplegua kudeatzen dugu Jaurlartitzaren izenean baina dirulaguntzek Espainiako gobernuko enplegu zerbitzuaren ardurapean jarraitzen dute; beraz, bulego berean bi erakunde gaude, Jaurlaritza eta Espainiako gobernua. Gurera etortzen direnek ez dute baina trabarik izango, aitzitik, abantaila izango da behar dituzten zerbitzu guztiak bulego berdinean aurkituko dituztelako” dio Zumarragako Lanbideko langile batek.

Zumarraga da Euskal Herria osoan Lanbideko errotulazioekin lanean hasi den bulego bakarra

Asteleheneko inaugurazioaren ordua ez dute zehaztu, goizeko hamaikak eta hamabiak artean izan daitekeela baino ez. Zumarragako bulegoa Euskal Herri mailan bulego-pilotoa da, errotulazioak dagoeneko jarri dizkioten bulego bakarra, kanpotik ere Lanbideko bulegoa dena.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend