Immigranteei laguntzeko bulegoa ireki du Bategitek Beasainen
Immigranteekin lan egiten duen Bategite elkarteak etorkinei laguntzeko bulegoa ireki du Beasaingo Kale Nagusian. Bulegoaren helburua informazioa ematea izango da, hala, ikasketei buruz, senideak Euskal Herrira ekartzeko jarraitu beharreko pausoei buru...
Immigranteekin lan egiten duen Bategite elkarteak etorkinei laguntzeko bulegoa ireki du Beasaingo Kale Nagusian. Bulegoaren helburua informazioa ematea izango da, hala, ikasketei buruz, senideak Euskal Herrira ekartzeko jarraitu beharreko pausoei buruz edo errolda agiria betetzeko paperei buruz banatuko diete informazioa, elkarteko Pitxu Urretabizkaia beasaindarrak eta Senegalgo Serigne Ndiayek azaldu dutenez.
SOS Arrazakeria erakundearekin batera ariko dira lanean Bategite elkartekoak, eta Beasainen argitu ezin dituzten zalantzak Tolosan duten bulegora bideratuko dituzte. Bulegoa etorkin guztiei irekita egongo da, larunbatetan 10:00etatik 12:00etara Beasaingo Kale Nagusiko 12. atarian, lehen solairuan.
Datorren astean topaketak
Etorkinen eta bertakoen arteko harremanak hobetzeko eta elkar ezagutzeko topaketak egingo dituzte datorren larunbatean Beasaingo udaletxean. Kultura ezberdinak ezagutzea, euskara lantzea eta batez ere immigranteen integrazioa lortzea izango da topaketen helburua. Aurrerantzean topaketak hiru hilabetean behin egingo dituztela iragarri dute, “immigranteentzat euskaldunak ezezagunak direlako eta alderantziz”, azaldu du Ndiayek.