PSE-EEko alkategaiek “herritarrengandik gertu” garatuko dute kanpaina
PSE-EE alderdiko hainbat alkategai Lazkaon izan dira gaur goizean. Asteroko merkatuan arrosak banatu dituzte, udaletarako programen esku-orriekin batera. Juan Manuel Serna Lazkaoko zerrendaburua, Iñaki Dubreuil Ordiziakoa eta Marisa Sanchez Olaberrikoa aritu dira. Sernak adierazi duenez, kanpainan zehar ekitaldirik ez du egingo Alderdi Sozialistak. “Herritarrengandik gertu ibiliko gara, kalean”. Bihar eta etzi herrietako azoketan zabalduko dute mezua. Lazkaon, gaur, Sernak arloz arloka ildo nagusiak aurkeztu ditu, etxeetara banatutako esku-orrietan. Industriari dagokionez, Kanpandegiko industrialdea sustatzea jarri du erronka, “udalerrian enpresa berriak kokatzea ahalbidetzeko xedearekin”. Etxebizitza sektorean babes ofizialekoen promozioak indartuko ditu Sernak Lazkaon, “batez ere alokairuko etxebizitzetara bideratuta ahalegina”. Komertzioa herrian sustatzeko zerga-pizgarriak jartzea eta sustapen ekimenak aipatu ditu. Hirigintzaren alorrean dakartza Lazkaoko PSE-EEk proposamen gehienak: Gurutze eta San Inazio auzuneak berriz urbanizatzea, Agauntza errekak Kanpandegi aldean egiten duen meandroan jolaserako eremua sortzea edota Hiribarren urbanizatzea dira helburuak. Bestetik, kultur jarduera indartzea, herritarren partaidetza sendotzeko auzoka batzordeak eratzea eta gizarte-ongizatearen arloari “lehentasuna” ematea dira PSE-EEren ildoak Lazkaorako.
PSE-EE alderdiko hainbat alkategai Lazkaon izan dira gaur goizean. Asteroko merkatuan arrosak banatu dituzte, udaletarako programen esku-orriekin batera. Juan Manuel Serna Lazkaoko zerrendaburua, Iñaki Dubreuil Ordiziakoa eta Marisa Sanchez Olaberrikoa aritu dira. Sernak adierazi duenez, kanpainan zehar ekitaldirik ez du egingo Alderdi Sozialistak. “Herritarrengandik gertu ibiliko gara, kalean”. Bihar eta etzi herrietako azoketan zabalduko dute mezua.
Lazkaon, gaur, Sernak arloz arloka ildo nagusiak aurkeztu ditu, etxeetara banatutako esku-orrietan. Industriari dagokionez, Kanpandegiko industrialdea sustatzea jarri du erronka, “udalerrian enpresa berriak kokatzea ahalbidetzeko xedearekin”. Etxebizitza sektorean babes ofizialekoen promozioak indartuko ditu Sernak Lazkaon, “batez ere alokairuko etxebizitzetara bideratuta ahalegina”.
Komertzioa herrian sustatzeko zerga-pizgarriak jartzea eta sustapen ekimenak aipatu ditu. Hirigintzaren alorrean dakartza Lazkaoko PSE-EEk proposamen gehienak: Gurutze eta San Inazio auzuneak berriz urbanizatzea, Agauntza errekak Kanpandegi aldean egiten duen meandroan jolaserako eremua sortzea edota Hiribarren urbanizatzea dira helburuak.
Bestetik, kultur jarduera indartzea, herritarren partaidetza sendotzeko auzoka batzordeak eratzea eta gizarte-ongizatearen arloari “lehentasuna” ematea dira PSE-EEren ildoak Lazkaorako.