Orain bai. Lazkaoko festa aldia bukatu da, udaberriari dagokionez behintzat. Sanprointzioen ondoren, Lazkaomendiko festek osatu dute jendearen atsegina. Larunbatean, eta batez ere igandean –egin zuen eguraldi eguzkitsuarekin– festaleku handi izan z...
Izal Bai hautesle elkartearen zerrendaburua Ioritz Imaz da, egungo alkatea. Imazekin batera honako hauek osatzen dute zerrenda: Kepa Oiarbidek, Montse Delgadok, Erkuden Muruak, Xabier Ariztimuñok, Izaskun Cuadradok, Rufino Intsaustik, Mari Carmen G...
Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Arriarango lehen BTT trabesia egingo da. Guztira 27 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek, Arriarango urtegiaren inguruan. Arriarango frontoitik irten eta Agortara arte joan beharko dute parte hartzaileek, handik San Gregorio ermitara eta Mandubiako gainera. Ezkio-Itsasoko lurretan sartu eta Kizkitzara igo beharko dute ondoren parte hartzaileek. Gora egindako guztia egin beharko dute behera ondoren, Arrirango pilotalekura arte, bertan probari amaiera emateko. Ibilbideak 1.000 metroko desnibela du eta hainbat anoa postu egongo dira ibilbideko gune ezberdinetan. Antolatzaileek argitu dutenez, proba ez da lehiaketa izango, izera herrikoia duen proba izango baita. Proban parte hartzeko aurrez izena eman behar da Loinatz Txirrindulari Elkartearen webgunean. Osteguna izango da izena emateko azken eguna, eta 200 parte hartzailerentzako lekua egongo da. Federatuta dauden txirrindulariek sei euro ordaindu beharko dute proban parte hartzeko, eta federatuta ez daudenek 15 euro. Azken txirrindulari hauei probarako segurua egingo diete antolatzaileek. Proba egunean izena emateko aukera ere egongo da, baina larunbatean izena ematen dutenek, federatuek zein ez federatuek, 20 euro ordaindu beharko dituzte. Haurrentzako proba ere bai Arriarango lehen BTT trabesian parte hartuko duten txirrindulariek 16:00etan ekingo diote pedalak eragiteari. Helduak irten bezain laister, haurrentzako probak ere egingo dituzte. Bederatzi eta hamar urteko haurrek kilometro bateko ibilbideari itzuli [...]
Aralar alderdiak gaur eguerdian Zaldibiako Zugasti ganadu haztegian egin duen agerraldian lehen sektorearen egoera “nahiko larria” dela ohartarazi du, eta datorren legealdian gaia politikagintzaren “lehen mailan” jarriko duela agindu du. Patxi Aierbe Koli Oria barrutiko zerrendaburuak egindako adierazpenetan, gogoratu du bukatzear den legealdian nekazaritzari buruzko ponentzia abian jarri dutela Batzar Nagusietan. “Ondorioak atera dira, eta etorkizuneko nekazaritzaren bide-orria da hori. Gai bakoitza aurrera eramaten saiatu behar dugu”. Aierberen hitzetan, nekazaritza sektoreko “belaunaldi errelebo falta” gainditzeko gazteei eman behar zaie pasoa, “laguntza ekonomikoak eta teknikoak emanda”. Nekazaritza ereduak, berriz, Gipuzkoan kalitatea, produktua eta merkaturatzea izan behar ditu ardatz, “intentsiboak ez daukalako arrakastarik”. Lehenbizi nekazaritzarako “zein eredu nahi dugun” definitu behar da. Horretarako sektoreko eragile guztien parte-hartzea “lehentasuna” da. “Sindikatu, eragile, baserritar eta artzain guztiekin hitz egin eta haien hitza jaso behar da, eta instituzioek eskutik joan beharra daukate eragileekin”. Gaur egun Gipuzkoan nekazaritzaren egoera zein den islatzen duen datu bat eman du Aierbek. Herrialdean 12.000 baserri baldin badaude, “esne ekoizpenera 300 besterik ez” dira dedikatzen. “Baserri gutxi geratzen dira. Bere funtzioa betetzen jarrai dezaten laguntza eman beharra dago”. Baserriaren funtzio gisa “kalitatezko produktuak eta ingurumena zaintzea” aipatu ditu. Aierberekin batera, Zaldibian izan dira Batzar Nagusietarako Aralarren buru Rebeka Ubera, eta Donostialdeko, [...]
zingizango.com• Julen Agirreburualdek Orion kantatu zuen txapelketako lehenengo kanporaketan. Ez zuen bere eguna izan. Hala ere, beste aukera bat izango du Zumarragan, ekainaren 5ean. Julen Agirreburualde ez zen gustura gelditu Orion egindako lanarek...
Aitor Ruiz de Egino artista hernaniarrak pintura eta eskultura uztartu ditu erakusketa honetarako; maiatzaren 22ra arte izango ikusgai.
Ribaforadako musika bandak, Altsasuko Haize Berriak bandak eta Zumarragako musika bandak hartu zuten parte atzo egin zen bederatzigarren musika banden alardean.
ELKARRIZKETA AURRERAPENA Maiataren 22ko udal hauteskundeetarako Unai Baztarrika (Beasain, 1982) da Beasaingo alkategai Aralar alderditik. Goierriko Hitzak bihar argitaratuko du elkarrizketa osoa –papereko edizioan eta Interneten–, alderdi politiko orokorretako ordezkarien sortari hasiera emateko. Aurrerapen gisa, Baztarrikak dio udalen finantzazioa igo beharra dagoela zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko. Aralarrek krisi ekonomikoaren egoera iraultzea hartu du hauteskunde kanpaina honetan eta datorren legealdirako langai nagusiena. “Garrantzizkoena krisia da, eta ondorioak ezkerreko irtenbideetatik ematea. Fokoa krisi ekonomikoan jarri behar dugu, langabezia nola igo den ikusita”. Erantzunak eskualde mailatik eman beharra dagoela nabarmendu du Aralarren Beasaingo alkategaiak, eta Goierri eskualde bakartzat hartu dute (goia eta behea batuta). “Zerbitzu publikoak ere beheraka datoz krisi garaian, geroz eta gutxiago eta kalitate txarragokoak izango ditugun itxura dauka. Enplegu planak sortu behar dira, baita udaletatik ere”. Udalen papera indartu beharra ikusten du Baztarrikak, eta horretarako finantzazioa “udalen zerga sistemari buelta bat” emanda hazi beharrekoa da. Beasaini, Goierriri, azpiegiturei, ekonomiari, etxebezitzari, zaborraren gaiari edo kulturari buruzko ikuspegia, bihar irakurgai.
Legorretako udalerako herriko hautesle elkarte Legorreta Bizirik aurkeztu dute. Pedro Jose Iturrioz du zerrendaburu. Aurkezpen agirian azaldu duenez, ideia, iritzi eta sentsibilitate desberdineko pertsonek osatzen dute elkargoa. “Herri honetako bizilagunak nekatuta daude alderdikeriez eta bakean bizi nahi dute”, azaldu du Legorreta Bizirikek. Hautagaitzak “alderdikeriak alde batera utzi eta benetan garrantzitsua denari eta elkartzen gaituenari lotuz, Legorreta helburu hartuz, zerbait egiteko asmoz” dago. Legorretan “oraindik asko” dagoela egiteko, eta osatu duten programa hutsune horietan oinarritutakoa daukala aipatu du. “Egina dagoenetik abiatuz hasiko gara lanean, atzera begiratu gabe. Martxan dagoena bultzatzen, geldituta edo utzita dagoena sustatzen eta legorretarren benetako arazoei konponbideak bilatzen ahaleginduko den pertsona taldea gara”. Herri “atsegina, lasaia eta lan egiteko aukera” emango duena nahi du Legorreta Bizirikek, “hori delako herri honek eskatzen duena”. Helburua eta eginkizuna “bizilagunen bizitza kalitatea hobetuko duten proiektuak egitea eta dirua ekartzea” dira. Honakook osatzen dute Legorreta Bizirik hautagai taldea: 1.Pedro Jose Iturrioz Zelaia. 2.Ainara Amenabarro Etxeberria. 3. Maria Mercedes Rezola Lasa. 4.Ander Telleria Telleria. 5. Maria Lourdes Lasa Iturrioz. 6.Jose Mujka Garmendia. 7. Maria Petra Merino Horrillo. 8.Ignacio Javier Puyadena Korta. 9.Mikel Mujika Zabalo Ordezkoak: Rebeca Valles Quijada eta Miren Agurne Lasa Sarasola.
Antzizar kiroldegi atzeko aparkalekua itxita egongo da datozen egunetan, kiroldegiko biltegian azken 25 urte hauetan gordeta egon den Igartzako presa aterako baitute. Presa kiroldegitik Igartza jauregira garraiatu ahal izateko itxi dute aparkalekua. Ez...
Erauskin kalean, errepidea margotzeko lanak egingo dituzte etzi, asteazkena. Erauskin kaleko 52. zenbakitik hasi eta Kutxa pareraino egingo dituzte lanak, eta beraz, errepidea itxita egongo da 08:00etatik aurrera. Lanak egin ahal izateko, eremu horreta...
PSE-EE alderdiko hainbat alkategai Lazkaon izan dira gaur goizean. Asteroko merkatuan arrosak banatu dituzte, udaletarako programen esku-orriekin batera. Juan Manuel Serna Lazkaoko zerrendaburua, Iñaki Dubreuil Ordiziakoa eta Marisa Sanchez Olaberrikoa aritu dira. Sernak adierazi duenez, kanpainan zehar ekitaldirik ez du egingo Alderdi Sozialistak. “Herritarrengandik gertu ibiliko gara, kalean”. Bihar eta etzi herrietako azoketan zabalduko dute mezua. Lazkaon, gaur, Sernak arloz arloka ildo nagusiak aurkeztu ditu, etxeetara banatutako esku-orrietan. Industriari dagokionez, Kanpandegiko industrialdea sustatzea jarri du erronka, “udalerrian enpresa berriak kokatzea ahalbidetzeko xedearekin”. Etxebizitza sektorean babes ofizialekoen promozioak indartuko ditu Sernak Lazkaon, “batez ere alokairuko etxebizitzetara bideratuta ahalegina”. Komertzioa herrian sustatzeko zerga-pizgarriak jartzea eta sustapen ekimenak aipatu ditu. Hirigintzaren alorrean dakartza Lazkaoko PSE-EEk proposamen gehienak: Gurutze eta San Inazio auzuneak berriz urbanizatzea, Agauntza errekak Kanpandegi aldean egiten duen meandroan jolaserako eremua sortzea edota Hiribarren urbanizatzea dira helburuak. Bestetik, kultur jarduera indartzea, herritarren partaidetza sendotzeko auzoka batzordeak eratzea eta gizarte-ongizatearen arloari “lehentasuna” ematea dira PSE-EEren ildoak Lazkaorako.
San Joan bezperan suaren inguruan egingo diren dantzak ikasteko ikastaroa abiarazi dute Legazpin. Herritar guztiei irekita dago eta saioak ostegunetan 20:00etan eta zapatuetan 17:00etan egingo dituzte, Sustraiak dantza taldearen egoitzan. Korosti dantz...
Atzo Mirandaola Eguna ospatu zuten legazpiarrek. Eguzkia lagun, herritar asko bertaratu zen MIrandaolara, zahar eta gazte. Gurutze santuren prozesioaren, mezarekin eta ola martxan jartzearen aitzakian, egun osoko erromeria ospatu zuten. Atzoko egunare...
Mikel Serrano aurkeztuko da Zumarragan zerrendaburu ''gogoz eta ilusioz'' ostiraleko aukerpenean esan zuenez.