Xabier Bengoetxeak irabazi du Gurutz Deunaren proba, Seguran
Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi Txirrindulari Eskola) gazteak irabazi du Seguran, junior mailako 37. Gurutz Deunaren proba. Bigarren eta hirugarren Caja Ruraleko Asier Unanue eta Pello Olaberria mutiloarra sailkatu dira, hurrenez hurren. Larunbatean ...
Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi Txirrindulari Eskola) gazteak irabazi du Seguran, junior mailako 37. Gurutz Deunaren proba. Bigarren eta hirugarren Caja Ruraleko Asier Unanue eta Pello Olaberria mutiloarra sailkatu dira, hurrenez hurren.
Larunbatean 16:00etan eman zioten hasiera probari Germanenea parean, eta helmugan sartu aurretik txirrundulariek 80,1 kilometro osatu behar izan zituzten. 52 txirrindulari zeuden izena emanda eta 29 gaztek bukatu zuten proba. Xabier Bengoetxeak, irabazleak, 02:04:53ko denbora behar izan zuen lana bukatzeko. Asier Unanue 02:05:02ko denborarekin sartu zen helmugan eta Pello Olaberria berriz, 02:05:15eko denborarekin.
Mendiko saria
Mendiko Saria Josu Urrestarazu (Caja Rural) idiazabaldarrak irabazi zuen eta bigarren Xabier Bengoetxea geratu zen. Taldekako Saria berriz, Caja Ruralek etxeratu zuen.