Maixabel Telleria da Segura Lantzenen alkategaia Segurako Udalerako. Telleriarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Alberto Recondok, Karmele Arruabarrenak, Vittor Martinezek, Maria Angeles Ariztimuñok, Xabier Olaziregik, Xabier Tarragonak, Ma...
Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi Txirrindulari Eskola) gazteak irabazi du Seguran, junior mailako 37. Gurutz Deunaren proba. Bigarren eta hirugarren Caja Ruraleko Asier Unanue eta Pello Olaberria mutiloarra sailkatu dira, hurrenez hurren. Larunbatean ...
Ordiziako Gizarte Zerbitzuetik jakinarazi dutenez, ezinduentzako aparkatzeko txartelak berritzen hasiko dira, euskarri berrietara egokitzeko. Horretarako, Nilolas Lekuona plazan dagoen Barretxeko lokalera jo behar da, astean zehar eta goizeko orduteg...
Pikor Teatro taldearen XL Town antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Usurbe antzokian. Mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsibo eta burugabeen inguruko tragikomedia da antzezlana, munduko moda eta kirol marka handiek dituzten jarduerei bur...
Futbol zazpi txapelketan 31 taldek eman dute izena aurten. Maiatzaren 28an hasiko dute, 10:00etan. Aurten gainera, neskek osatutako bi taldek hartuko dute parte (Nes-kontrol eta Matraka). Batak iaz ere jolastu zuen, eta bigarrenak lehen urtea du txape...
Igandean Euskadiko BTT txapelketa ospatu zen Muskizen. Sei legazpiarrek hartu zuten parte. Elite mailan Beñat Azpiazuk 29. postuan amaitu zuen. M30 mailan Unai Pereak hamahirugarren egin zuen, Igor Alzelaiek hogeitalaugarren, eta Aitor Izagirrek hogei...
Euskara sustatzeko asmoz Urola Garaian martxan den Merkataritza Planak bosgarren urtea bete du aurten. Egitasmoa merkatariekin landu dute orain artean, baina garatze bidean, ostalariengana zabalduko dute orain. Iaz hasi ziren lan honetan, eta lehen pausu batean, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko tabernetara eta jatetxeetara jo zuten, hauetan lan egiten duten langileen euskararen ezagutza maila neurtzeko. Horretarako taberna eta jatetxe «ia guztietan» galdetegiak bete dituzte. Datuak aztertuta, hil honetan hasiko den eta epe luzerako programatu duten eskaintza osoa definitu dute. Euskararen ezagutza mailaren diagnosiari dagokionez, Legazpin, Urretxun eta Ezkio-Itsason ostalarien ezagutza maila «nahiko paretsu» dabilela adierazi dute. Ez, ordea, Zumarragan. Hemen «nabarmen baxuagoa» dela azaldu dute. Euskaraz hitz egiteko gaitasunari dagokionez, Legazpin dago euskaraz ongi egiten duen langile gehien (%69,1). Urretxun eta Ezkio-Itsason egoera antzekoa da, %67 eta %67,9 hurrenez hurren. Zumarragan batazbesteko hori %44,1era jaisten da. Euskaraz ulertu ere Legazpin egiten da gehien, %75,8, eta Zumarragan gutxien. Irakurketa eta idazketari dagokienez, ostalarien ezagutza maila parekoa da Legazpin, Ezkio-Itsason eta Urretxun: %67 inguruan, «ongi». Lau arlotako eskaintza Euskara zerbitzuetatik ostalariei egingo zaien eskaintza lau arlotan banatu dute: mintzamena, ulermena, idazmena eta irakurmena. Euskaraz jakin, baina idazteko orduan zailtasunak dituztenentzat orain artean urtero eskaini izan diren idazmena lantzeko saioekin jarraituko dute. Ikas [...]
Beasaingo adinekoen egoitzan dituzten beharrak ongi ezagutzen ditu Juan Epaizabalek, Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko lehendakariak. Hirugarren adinekoek gizarteko alor ezberdinetan «protagonismo» gehiago izan behar dutela aldarrikatzen du. Zer nolako balorazioa egiten duzu Beasaingo Udaleko azken lau urteotako agintaldiaz? Beasaingo Udalak, Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteari dagokionez, oso jarrera ona izan du orain arte. Gerora zein harreman izango dugun ezin dut esan, baina orain artekoa oso ona izan da, eta eskerrak eman beharrean nago. Beti kolaboratu izan du guk antolatutako ekintzetan, eta babestu ere egin ditu. Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari? Gure egoitza oso handia da eta ekintzak gauzatzeko leku asko dugu, baina kokalekua ez da oso egokia pertsona helduentzat. Aldapa dago egoitzaren bi aldetan, eta igogailua badugun arren, askori kosta egiten zaie egoitzara etortzea. Horregatik, aldaparik ez dagoen gune batean, eta herri erdigunean, lokal berria eskatuko nioke udal gobernu berriari. Pertsona heldu askok zailtasunak dituzte aldapak igotzeko eta egoitzara iristeko, eta beasaindar jubilatu eta pentsiodun guztiek dute egoitzaz eta bertan antolatzen diren ekintzez gozatzeko aukera. Zure esparrutik, zer helarazi nahiko zenioke Udalari? Pertsona helduok ere garrantzia dugula gizarte honetan. Gaitasun asko ditugu, eta ez dira behar bezala baloratzen. Udaletan, Diputazioan eta Batzar Nagusietan presentzia eta protagonismo gehiago izan [...]
Eguna igandean bada ere (maiatzak 15), Gaintzan bezperan ospatuko dute San Isidro nekazarien festa. Iluntze parterako egitaraua prestatu du Udalak. 20:00etan meza izango da, eta ondoren herri afaria Oteñe erretegian. Afal ondorena Zeberio eta Mañukor...
Ekainaren hasieran ospatuko diren Azentzio jaietan danborrada egingo dute Legorretan. Adinez 13 urtetik gorakoentzat da. Aurreko astean izan zen lehenbiziko entsegua, eta hurrengo bien datak jakinarazi ditu Udalak. Maiatzaren 14an eta 21ean, larunbatak...
Lazkao Txikiren eredua jarraituz, apaltasun osoz eta pauso txikiak emanez. Horrela hasi zuen ibilbidea Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen Lazkao Txiki Bertsopaper lehiaketa. Aurreneko aldi hartatik, hogei urte pasa dira dagoeneko, eta behinola lehiaketa txikia izan zena, hazten ari da urteekin. Duela hogei urteko panorama hartan, dena egiteke zegoenean hasi zen lagun talde bat bertsolaritza gazteen artean bultzatzeko lanean. Norengana joko eta, garai hartan Goierri mailan erreferente zen Lazkao Txikirengana jo zuten. Argi Berriko kideek azaldu dutenez, Lazkao Txiki «bertsolaritzaren ispilu eta eredu paregabea» izan da goierritarrentzat. Baina lehiaketa hasi eta urtebetera joan zen Lazkaomendiko bertsolaria; «umezurtz utzi gintuen». Baina hasitako bideari eustea erabaki zuten, eta hogei urte pasa dira harrezkero. Urte horietan guztietan, bertsolaritzak garapen handia izan du. «Hasi ginenean ez genuen pentsatzen gauzek hain bide bizkorra eraman behar zutenik». Gaur egun, «bertsolaritza eta bertso-zaletasuna parez pare doaz aurrera». Hogeigarrena, martxan Argi Berri elkarteak, Udalaren laguntzarekin, martxan jarri du XX. Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa. Umeek, gazteek eta helduek parte hartu ahal izango dute, hiru mailatan banatuta. Lanak, uztailaren 1erako bidali behar dira. Baldintzei dagokionean, lan originala eta lau kopia bidali behar dira, izenordez sinatuta. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera jarriko dira egilearen datuak. E-mailez ere bidal daitezke bertsopaperak [...]
Beasaingo ambulategiko Etengabeko Antentzio Gunetako langileak lanuztea egiten ari dira larrialdi zerbitzuetako murrizketak salatzeko. Beasainen, gainera, 24 orduko itxialdia ere egingo dute. Dagoeneko itxita daramate ordu bete, eta bihar arratsaldeko 17:00ak arte hala jarraituko dute. Gaur hasitako lanuztearekin bihar jarraituko dute EAGko langileek, eta gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dituzte, gaur eta bihar. Beasaingo anbulategian itxita dauden langileek adierazi dutenez, “udaletxe, sindikatu, langile eta Eusko Legebiltzarreko gehiengoaren nahiari kasurik egin gabe, aurrera jarraitzen du Osakidetzak Osasun Publikoaren aurkako planarekin”. Osakidetzako zuzendaritzak murrizketak egiten jarraitzen duela esan dute, eta “osasun kalitatea gutxitzen”. Langileekin hitz egin eta negoziatu gabe, anbulategiak eta larrialditako zentroak itxi, eta pediatra zerbitzua eta ordutegiak gutxitu dituztela salatu dute, “beti isilpean eta inposizio latza erabiliz”. Osakidetzak hartutako neurri guzti hauek gizartean eragina dutela azpimarratu dute Beasaingo anbulategiko langileek. Langileen lan baldintzek ere okerrera egin dutela esan dute, lanpostu kopuruak behera egin duelako, ordutegiak “jasanezinak” direlako,eta soldatak murriztu dizkietelako. Urte bete gatazkan Etengabeko Atentzio Guneetan gatazka hasi zela urte bete da, eta tarte honetan, Osakidetzak ez duela inolako interesik azaldu salatu dute: “Ez gaixoekin, ez langileekin, eta ezta nabarmen okerrera egin duen artatze kalitatearekiko”. Horregatik, Osakidetzak duen jarrera kontuan izanda, martxoan hasitako mobilizazioekin jarraitzera “behartuta” ikusi dira langileak, orain arte [...]
Ordiziako EBPNren barruan, Hitzarok eta Udaleko euskara zerbitzuak Ikusi Makusi saioa antolatu dute larunbaterako. Arratsaldeko bostetan hasita, umeentzako meategietako jolasak egingo dituzte plaza nagusian, 2 eta 11 urte arteko umeentzat.
Ostiralean bukatuko da Udaleko euskara zerbitzuak antolatu duen haurrentzako masaje tailerrean izena emateko epea. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du tailerra, zazpi saiotan; maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 7an bukatuko da...
Irene Sarria donostiarrak egindako kartela aukeratu dute aurtengo Loinatz jaiak iragartzeko. Igartzako dantzarien argazki bat erabili du Sarriak kartela egiteko, eta irudiarekin, jaiek duten mugimendua islatu nahi izan du. Gazteen mailan berriz, La Sa...
Goieniz zine klubak antolatutako ‘Begirada’ zikloaren barruan, Paul Newman aktorearen El buscavidas pelikula ikus ahalko da ostegunean Usurbe antzokian. 21:00etan hasiko da pelikula, eta sarrera 4 euro kostako da. Honela laburbildu dute Go...
Aranzadi zientzia elkarteak Legazpiko natur ingurunearen inbentarioa bukatuko du laster. Lan honen berri eman asmoz, hainbat jarduera antolatu dituzte, horien artean herriko natur aberastasuna ezagutzeko mendi irteerak. Lehena zapatuan, hilak 14, eging...
Joan den larunbatean, maiatzak 8, alebin mailako Gipuzkoako Herri Kirol Txapelketako finala jokatu zuten Idiazabalen. Sei taldek parte hartu zuten. Horietatik bi Goierrikoak ziren: Idiazabalgo Aita Iparragirre eta Lazkaoko San Benito. Norgehiagoka...
Ormaiztegiko Sahara-Kross Elkarteko kideek joan den ostiralean eman zieten txekea Donostiako Saharar Herriaren Aldeko Lagunak elkartekoei. Otsailaren 27an egin zuten krosa Ormaiztegin. 287 korrikalarik parte hartu zuten, eta 8.000 euro atera zituzte...
Ataun Aian ospatuko dute aurten San Isidro baserritarren zaindariaren eguneko azoka eta lehiaketa, igandean. Urtero auzorik auzo txandatzen da lekua, baina bestetako egitura bera izango du maiatzaren 15eko festak, Ataungo Udalak antolatuta: barazki eta ziza lehiaketak egingo dira, herritarrentzat, eta gazta erakusketa ere izango da. Barazki lehiaketara norberaren eta herriko lurretan ateratako produktuak eraman daitezke bakarrik. Sortan bost barazki mota, gutxienez, aurkeztu beharko dira, eta norbere postua erabili ahalko du nekazariak. Sei diru-sari izango dira: lehenari 80 euro, eta seigarrenari 15 euro, tartean postuak behera egin ahala 15na euroka gutxituz. Ziza lehiaketan, berriz, hiru eskupeko emango dituzte: 40, 25 eta 15 eurokoak. Bestetik, gazta erakusketan eta ondorengo dastaketarako Ataungo herritar guztiek parte hartu ahalko dute. Lehiaketetan aritzeko asmoa dutenek izena gaurko, asteartea, eman beharra daukate, udaletxean. Herritar guztiei egin die deialdia Udalak azokara joateko, «baserritar, artzain nahiz baratzea dutenei». Bai produktuak eramanda, bai ikustera edo erostera joanda. Ondoren bazkaria San Isidro eguneko lehiaketen eta erakusketen aitzakian egitarau zabaltxeagoa antolatuta dago, Aian. 10:30ean, lehenbizi, meza izango da. Gero, barazkien, zizen eta gazten erakusketa 11:00etatik 13:00etara bitartean egongo da jarrita. Ohitura den legez, baserritarrek lagun arteko bazkaria egingo dute ondoren, 14:00etan. Urbitarte sagardotegian da oturuntza. Bazkaltzera joan behar duenari udaletxera hots egin [...]