Paul Healy, Ampo Ordiziaren kirol zuzendari berria
Nazioarteko mailan eskarmentu handia duen kirol zuzendari bat fitxatu berri du Ampo Ordiziak: Paul Helay. Healy australiarra da, Brisbane hirian jaioa, eta azken urteetan Australiako Errugbi Federazioarentzat aritu da lanean eliteko jokalariak prestatzen. Ordiziako kluba Healyren zeregin horretantxe oinarritu da kirol zuzendaria fitxatzeko. Jokalariak prestatzen esperientzia zuen kirol zuzendari bat nahi zuten, eta profil horretarako egokia da oso Healy. Hartara, hiru urtean Ordiziako errugbi taldeko kirol zuzendari izan den Jim Dixonen lekua beteko du. Baina gaur egun Australian egiten ari den lana ez da izan Healy fitxatzeko arrazoi bakarra, curriculum bete-betea baitu nazioarteko errugbian, bai kirol zuzendari moduan, eta baita entrenatzaile eta prestatzaile moduan ere. Uruguaiko hautatzailea izan zen urte askoan, eta talde hura 2003ko Munduko Kopara sailkatu baitzuen. Horrez gain, Frantziako Top 14ko Stade Francais taldea zuzendu du, eta talde horrekin Heineken Cup-eko finala jokatu zuen Leicester Tigersen aurka. Ez da hor bukatzen Healyren ibilia. Galesko hautatzailea ere izan da, Errusiako Errugbi Federazioarentzat ere lan egin du eta Australian goi mailako hainbat talde zuzendu ditu: Queensland Rugby Union, Brothers Rubgy Club, Queensland Premier Rugby Barbarians eta University of Queensland Rugby Club. Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa Healyrena ez da izan Ordizia Rugby Elkartearen fitxaketa bakarra, izan ere, datorren denboraldirako Gorka [...]
Nazioarteko mailan eskarmentu handia duen kirol zuzendari bat fitxatu berri du Ampo Ordiziak: Paul Helay. Healy australiarra da, Brisbane hirian jaioa, eta azken urteetan Australiako Errugbi Federazioarentzat aritu da lanean eliteko jokalariak prestatzen. Ordiziako kluba Healyren zeregin horretantxe oinarritu da kirol zuzendaria fitxatzeko. Jokalariak prestatzen esperientzia zuen kirol zuzendari bat nahi zuten, eta profil horretarako egokia da oso Healy. Hartara, hiru urtean Ordiziako errugbi taldeko kirol zuzendari izan den Jim Dixonen lekua beteko du.
Baina gaur egun Australian egiten ari den lana ez da izan Healy fitxatzeko arrazoi bakarra, curriculum bete-betea baitu nazioarteko errugbian, bai kirol zuzendari moduan, eta baita entrenatzaile eta prestatzaile moduan ere. Uruguaiko hautatzailea izan zen urte askoan, eta talde hura 2003ko Munduko Kopara sailkatu baitzuen. Horrez gain, Frantziako Top 14ko Stade Francais taldea zuzendu du, eta talde horrekin Heineken Cup-eko finala jokatu zuen Leicester Tigersen aurka. Ez da hor bukatzen Healyren ibilia. Galesko hautatzailea ere izan da, Errusiako Errugbi Federazioarentzat ere lan egin du eta Australian goi mailako hainbat talde zuzendu ditu: Queensland Rugby Union, Brothers Rubgy Club, Queensland Premier Rugby Barbarians eta University of Queensland Rugby Club.
Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa
Healyrena ez da izan Ordizia Rugby Elkartearen fitxaketa bakarra, izan ere, datorren denboraldirako Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa ere fitxatu du. Nuñezek ere zeregin jakin baterako fitxatu dute, harrobia landu, eta klubaren maila guztietako jokalarien jarraipena egiteko. Klubaren helburua ahalik eta lesionatu gutxien edukitzea da.
Hiru jokalariri kontratua berritu diete
Ordiziako klubean buru belarri ari dira datorren urteko denboraldia prestatzen, eta aurrealdean jokatzeko dute hiru jokalariri fitxa berritu diete. Thomas Hearne galesak beste urtebeterako luzatu du kontratua, Tom Parkerrek ere taldean segituko du, eta Toby Freemani ere kontratu berritu diote. Kontratu berritze horiekin aurtengo denboraldian egindakoa berdindu nahi dute Ordizian, Axio Araña entrenatzaileak esan duenez.