Nazioarteko mailan eskarmentu handia duen kirol zuzendari bat fitxatu berri du Ampo Ordiziak: Paul Helay. Healy australiarra da, Brisbane hirian jaioa, eta azken urteetan Australiako Errugbi Federazioarentzat aritu da lanean eliteko jokalariak prestatzen. Ordiziako kluba Healyren zeregin horretantxe oinarritu da kirol zuzendaria fitxatzeko. Jokalariak prestatzen esperientzia zuen kirol zuzendari bat nahi zuten, eta profil horretarako egokia da oso Healy. Hartara, hiru urtean Ordiziako errugbi taldeko kirol zuzendari izan den Jim Dixonen lekua beteko du. Baina gaur egun Australian egiten ari den lana ez da izan Healy fitxatzeko arrazoi bakarra, curriculum bete-betea baitu nazioarteko errugbian, bai kirol zuzendari moduan, eta baita entrenatzaile eta prestatzaile moduan ere. Uruguaiko hautatzailea izan zen urte askoan, eta talde hura 2003ko Munduko Kopara sailkatu baitzuen. Horrez gain, Frantziako Top 14ko Stade Francais taldea zuzendu du, eta talde horrekin Heineken Cup-eko finala jokatu zuen Leicester Tigersen aurka. Ez da hor bukatzen Healyren ibilia. Galesko hautatzailea ere izan da, Errusiako Errugbi Federazioarentzat ere lan egin du eta Australian goi mailako hainbat talde zuzendu ditu: Queensland Rugby Union, Brothers Rubgy Club, Queensland Premier Rugby Barbarians eta University of Queensland Rugby Club. Gorka Nuñez prestatzaile fisikoa Healyrena ez da izan Ordizia Rugby Elkartearen fitxaketa bakarra, izan ere, datorren denboraldirako Gorka [...]
Joan Joxe Agirre artxibozain beneditarrari eta hark sortu duen Lazkaoko dokumentazio-guneari buruz liburua egin du Joan Mari Torrealdaik. Biltzailearen beraren ahotik kontatzen du historia: Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea; Juan Jose Agirreren artxiboa. Artxibategia aitzakia hartuta, altxor biltzailearen bidea jasotzea hartu zuen helburu Torrealdaik, bildumari nortasuna eman dion Agirreri eta berak ernearazi duen artxiboari lotuta. Liburuxkak 62 orrialde ditu, eta 140 argazki datoz, «modu erraz, ulerkor eta atseginean» irakurtzeko. Beneditarren Artxiboaren Fundazioak argitaratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. Fundazioaren lehenbiziko argitalpena da. «Zertarako aritu fikzioa idazten, errealitatea bera horren aberatsa eta emankorra denean?», hasi zen hizketan egilea. Duela lau hamarkada, Agirre Kataluniatik Euskal Herrira itzuli zenean hasitako langintzaren historia da, sakonekoa. «Badirudi istorioak kontatzen direla, anekdotak. Baina sakoneko historia bat kontatzen ari da. Historia bikoitza da, Joan Joxerena eta dokumentazio-gunearena, bata bestea gabe ezin baita ulertu», azaldu du euskaltzainak. Izan ere, Agirreri egindako zortzi ordu eta erdiko elkarrizketa du oinarrian testu nagusiak. Lehen pertsonan, Agirreren ahotan dago kontakizuna. Testutxo osagarriek janzten dute historia. Artxibategiaren beraren historia «finkatuta» gelditzea da liburuaren beste helburu bat, «protagonistaren bertsioan gainera»: biblioteka nola antolatu zuen, nola bilatu zituen konplizeak, nola lortu zituen materialak, nola bisitatu zuen poliziak, nola bisitatzen duten ikertzaileek, nola iritsi ziren eraikina egitera eta [...]
Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duten literatur lehiaketako sariak banatuko ditu bihar gauean. Ekitaldi hori osatzeko, Iñaki Salvador pianojolea etorriko da, Mikel Laboaren omenez ikuskizuna aurkeztera. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musika emanaldia, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da. Duela hamazazpi urte antolatu zuen aurreneko literatur lehiaketa Kimetz elkarteak. Harrezkero, urtero banatu dituzte sariak eta bertan, Goierriko eta Euskal Herri mailako idazleek parte hartu izan dute. Aurten, Jon Ordoñez kazetari beasaindarrak jaso du euskarazko lanik onenaren saria, Karrusela idazlanarekin. Gaztelaniazko atalean berriz, Bartzelonara joan da saria; Victor Jimenez de Miguel da irabazlea, Un disparo certero lanari esker. Azkenik, emakumezko batek idatzitako lanik onenari ematen zaion akzesit saria, Rosario Raro Lopezek jasoko du, El deseo de ser pulpo lanagatik. Ordiziar batek aurkeztutako lanik onenarentzako saria berriz, eman gabe geldituko da. Jon Ordoñez beasaindarra gustora agertu da sariarekin. Lehiaketa batean aurkezten den aurreneko aldia da. «Etxean eta badut idazteko ohitura, ideiak beti izan ditut baina ez dut behin ere parte hartu». Kasu honetan, «pertsona batek animatuta» erabaki zuen bere lana bidaltzea. Emakume kanpotar batek, Donostiatik Legorretara, aldiriko trenean egiten duen bidaia kontatzen du Karrusela idazlanak. Ordoñez, kazetaria da lanbidez eta afizio moduan idazten du. Sari honek [...]
Andraitz saskibaloi elkarteak 25. urtemuga festa ospatuko du datorren ekainaren 18an Legazpin. Goiz partean saskibaloi partidak jokatuko dituzte, eta jarraian guztiak elkarrekin bazkaltzera joango dira.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren bigarren eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramen...
Baratzegintza: “Kontuak lehenago atera ezean ondoren alferrik da”. Denborari aurre egin beharreko lana da ezbairik gabe. Udazken neguan jateko prest izango badira, jadanik azalora, brokoli, aza, bruselaza, lonbarda, eskarola kixkurra eta romanesku aza landareak aurki daitezke landare postuetan. Aldiz lehenxeago landatutakoen emaitzak ia dastatzeko moduan ditugu, astero- astero zerrenda luzatzen ari da. Atzo, lehen ozpinetako piperrak ekarri zituen Patxi Arizmendi aramarrak, eta lehen apio sortak ere salgai ziren. Perretxiku aukera handia atzo ere, azpimarratzekoak hemengo gibelurdinak, benetan bikainak, 24 euroan kiloa, 17 kilo inguru. Bestalde, hileroko bigarren asteazkenetan bezala, atzo ere Goienetxe Fundaziokoak bidezko merkataritzako produktuak saltzen aritu ziren ohiko tokian. Bost gorringoko arrautza “Orain arte holakorik… neroni ere ezin sinestuta geratu nintzen”, aitortu zigun Mutiloako Aitiberko M. Angelesek. Besteak beste, arrautzak saltzen dituzte asteazkenero Ordizian, eta Zumarragara joan ohi dira larunbatetan. Hango bezero bati tokatu omen zitzaion: “Arrautza handiak gustuko izaten ditu eta oilo jakinenak erosi ohi ditu, hura ze oiloak jarritakoa zen badakigu, oso toki bitxian jarri ohi dituelako”, zioen Jexux Mari Muñoak. Bi eta hiru gorringoko arrautzak aski normalak omen dira, baina horrelakorik oraindik ez zuten behin ere entzuna, eta gutxiago etxean izana: «Lau gorringo politak ziren, eta bosgarrena txiki-txikia”. Eguerdian libratu eta kanpoan ibili ohi dira [...]
Kirola, kultura eta merkataritza uztartzen dituen egitaraua antolatu dute Ordizian, datorren asterako. Izan ere, ekainaren 13tik 19ra bitartean, Ordizian Kirolean Astea egingo dute bigarren urtez, aurten gainera, «ekintza gehiago eta hobeak» agindu dituzte. Ordiziako Udalak, Majori kiroldegiak eta Ordizian Merkatari Elkarteak antolatutako ekimena da, eta hiru erakundeen arteko elkarlana azpimarratu zuten atzo, aurkezpen ekitaldian. Egitaraua zabaltzeko, bi kirolari ezagun gonbidatu dituzte. Iñaki Perurena harrijasotzaileak eta Pedro Garcia mendizaleak, Ohituratik lehiako kiroletara izeneko mahai-inguruan parte hartuko dute, astelehen iluntzean. Asteazkenean, kirol medikuntzaren inguruan ariko da Iñaki Arratibel medikua. Osasunarekin jarraituz, elikadura osasuntsua eta denboraren kudeaketa hobea lortzeko saioa ere antolatu dute ostegunerako. Egitaraua ixteko, hainbat umeentzako kirol ekintzak eta hainbat erakustaldi izango dira larunbatean, herriko plazan. Majori kiroldegiko Igor Matek azaldu duenez, aste honen helburu nagusia, «kiroldegian gelditu gabe, kalera ateratzea da, kirola jendearengana gerturatzeko». Aurtengo egitarauak dituen berrikuntzetako batzuk azpimarratu nahi izan zituen, D’Elikatuzekin eta Altamira jatetxearekin elkarlanean egingo duten dieta osasuntsuari buruzko saioa. Honelako aste bat egiteko garai aproposa dela uste du Matek, izan ere, asteburuan hasiko dute udako kanpaina eta «eskaintza zabala» dute Majori kiroldegian. Ordizian merkatari elkarteko Estitxu Garciak, aste honek Ordiziako «merkatal ingurunea dinamizatzeko eta ezagutarazteko» ere balioko duela azaldu zuen. Izan ere, kirolaren asteak irauten [...]
Ordiziako Oroith abesbatzak eta Andoaingo Udal Musika Eskolakoak elkartrukea egingo dute egunotan. Gaur, bi taldeak Andoainen izango dira. 20:00etan kantatuko dute, Berrozpeko kaperan. Bihar berriz, Ordizian ariko dira. Andoaingo musika eskolako umeen ...
Beasaingo Bilduk agerraldia egin du gaur eguerdian, EAJk udalen osaketari begira izan duen “jarrera aldaketa” salatzeko. Beraien esanetan, Bildurekin balizko akordioak izateari ateak itxi eta “PSOEri eta PPri Beasaingo alkatea nor izango den erabakitzen” utziko diela azaldu dute. Hala, Bilduko kideen ustez “PNVk oraindik ezin ditu emaitzak irentsi”. Euskadi Buru Batzarrak esan duen moduan, EAJk bere hautagaia aurkezten badu, “aldaketa erabaki duen herritargoari iruzur berri bat” egingo diola esan dute. Maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren, hiru bilera egin dituzte Beasaingo Bilduk eta EAJk. Aurrenekoan, ekainaren 11ra arte ez zutela “inorekin ezer hitz egingo” esan zieten jeltzaleek. Bigarren bilera batean berriz, bi alderdiak euren programak alderatzen hasi ziren, eta hirugarren bilera baterako “aukera guztiak zabalik utziz”. Hirugarren bilera atzo egin zuten. Bertan, EBBk hartutako erabakia jarraituz, EAJk bere hautagaia aurkeztu eta babestuko duela esan zien. Bilduren ustez, erabaki horren atzean, PSE-EErekin eta PPrekin bat egiteko asmoa dago. “PNVk nahiago ditu PSOEko bulegoetan lortzen dituen tratuak, Bilduren inguruan elkartu den aro berri baterako ilusioarekin bat egitea baino”. EAJren erabakia “zilegia” dela uste dute, “baina Beasainen PPko eta PSOEko hiru botoekin legealdi osoa egitea luzea egingo zailea ohartu beharko lukete”. Azkenik, Beasaingo Bilduk “herrian sortutako ilusioarekin ezingo dutela amaitu” gogorarazi du. Hauteskundeetan hartutako [...]
Txindoki atletismo taldeak koadrila arteko desafioa antolatu du bihar arratsalderako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, eta horietako bakoitzak, proba batean parte hartuko du. Pisu jaurtiketa, luzeera jauzia eta abiadura (100 m.) eta iraupen (1.000...
Legazpiko Santikutz xake elkarteak ikasturte borobila osatu du. Elkarteko taldeetariko bat Gipuzkoako Ligako lehen mailara igo da eta datorren ikasturterako inoiz baino jokalari gehiago izango dituzte. 20 pertsonekin bi talde osatu dituzte amaitzear dagoen denboraldian. A taldea bigarren mailan aritu da, iaz lortu baitzuen maila hau. Helburutzat mailari eustea zuten, baina haien harridurarako ere, 16 taldeko ligaxkan lehen postuan sailkatu dira, lehen mailara igotzeko eskubidea lortuz. B taldeak hirugarren mailan jokatu du. 3 urte eta erdi dira taldea sortu zutela, eta hasieran zituen 10 bazkidetik egun taldea osatzen duten 35 lagunetara igaro dira. 800 euroko aurrekontutik 5.000 eurotara. Garapen honek etorkizunera begira jarri ditu. Datorren ikasturtean hirugarren talde bat sortuko dute hirugarren mailan. Erronkak hiru izango dira: batetik, lehenengo mailari eustea, bestetik taldeetariko bat bigarren mailara igotzea eta azkenik, Legazpin xakearen harrobia lantzea. «6 hilabetez baino gehiagoz, azarotik maiatzera, Asier Imazek, Iñaki Hernandezek, Jon Alvarezek eta Manu Fonsecak 7 eta 14 urte arteko 15 gaztetxo prestatu eta trebatu dituzte» azaldu zuten aurkezpenean Patxi Imaz elkarteko lehendakariak eta Iñigo Larrea diruzainak. Formazio hori osatzeko, Gipuzkoako xake federazioaren teknifikazio ikastaroetan eta haurrentzako lehiaketetan ere hartu dute parte. «Gure aurrekontuaren ia erdia formaziora bideratzen dugu» diote, «monitoreei ordaintzen eta ziurtagiriak lortzen, materiala erosten… [...]
Lazkaoko 57 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Arrasaten (Gipuzkoa), Udala auzotik gertu, Udalaitz mendiaren magalean. Herrizaingo Sailaren arabera, ondoezak edo atakeren batek jota lurrera erori zen gizonezkoa. Beste hiru lagunekin zegoen, oi...
Diario Vasco egunkariak antolatzen duen lehiaketan finalera iristea lortu du, instituzioetako web orrien sailean.
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antola du ekainako hirugarren astebururako. Ekainaren 18an, larunbata, Midi d’Ossau mendira joango dira, eta ekainaren 19an, igandea, Sialako via ferratan eskalatu egingo dute. Midi d’Ossau mendia, frantziar pirinio...