1959 eta 1961 artean jaiotakoen kinto afaria
1959ko maiatzaren lehenaren eta 1961eko abenduaren 31ren artean jaiotako urretxuarrek eta zumarragarrek kinto afaria egingo dute azaroaren 26an. Aurten Labekoa jatetxean afaduko dute. Izena eman nahi dutenek Haizea, Xano, Hirukia eta Urola tabernetan eta Urdangarin burdindegian eman dezakete. 50 euro ordaindu beharko dira.