Aita Iparragirre herri eskolak eta Idiazabalgo Kirol Elkarteko Mendi Sailak guztira bederatzi mendi ibilaldi antolatu dituzte 2011-2012 kurtsorako. Horietan lehendabizikoa urriaren 9an egin zuten. 46 lagunek osatutako taldeak Igeldotik Oriora arteko bidea egin zuen, Done Jakue bidetik barrena. Gainerako zortzi mendi irteerak ere zehaztuta dituzte. Mendi irteera horiek Aita Iparragirre herri eskolan inguruko mendiak eta ingurumena zaintzeko lantzen ari diren egitasmoaren barruan sartu dituzte, aurten ere. Dena den, ikasleez, gurasoez eta irakasleez gain, interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du. Finalisten Eguna, Andoainen Zortzi ibilaldi horietako bat igande honetan egingo dute. 08:15etan herritik irten eta Andoainera joango dira, Finalistaren Egunean parte hartzera. Gipuzkoa mailan, eskola kiroleko irteeretan ibili ohi diren ikasleek, gurasoek eta hainbat irakaslek parte hartuko dute, bertan. Hurrengo irteera azaroaren 20an egingo dute. 08:30ean herritik irten eta Lizarraustira joango dira. Bertan besteak beste, Lareoko urtegia ikusiko dute. Handik Agauntzera abiatuko dira, gero berriz Lizarraustira bueltatzeko. Abenduaren 18an, Mutiloako bazterrak ezagutzeko tartea hartuko dute. Mutiloatik Liernira eta Mañastegira joango dira, ibilbidea berriz ere herrigunean bukatzeko. Urtarrilaren 15ean Gaintza, Baliarrain eta Altzagarate ezagutuko dituzte. Otsailaren 12an Urretxuko Santa Barbarara joango dira. Handik Irimora eta ibilia berriz Santa Barbaran bukatuko dute. Martxoaren 11an Idiazabalen egingo duten Eskualdeko Ibilaldi Neurtuan [...]
Urriaren 28ra arte egongo da Legazpiko kultur etxean ikusgai Ikatza argazkilari elkarteko kideek osatutako erakusketa. Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era dago zabalik erakusketa.
Gaur goizean deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean segurarrek eta ondoren, etxerako bidea hartu dute. Behin zuzemenak edo diligentziak eginda, Ismael Moreno epaileak kasua artxibatu ala ez erabaki beharko du orain. Erabaki horren zain geratuko dira segurarrak zein gainerako 14 lagunak. Auzipetutako bost segurarretik lauk deklaratu dute gaur, goizeko hamarretan hasita Espainiako Auzitegi Nazionalean: Euri Albizuk, Julen Legorburuk, Iñaki Antiak eta Xabi Elorzak (jaiotzez ormaiztegiarra). Hainbat senitartekok eta lagunek lagunduta egin zuten Madrilerainoko bidea. Ismael Moreno epaileak deklarazioa hartu ondoren Euskal Herrirantz abiatu dira guztiak. Gertakariak Gertakariak 2009ko Aste Nagusian gertatu ziren, ertzainak Bilboko txosnagunera sartu eta Kaskagorri, Txoribarrote eta Altxaporru txosnetatik pankartak eta argazkiak kendu zituztenean. Bost segurarrak Altxaporru txosnan txanda egiten ari ziren une horretan. Txosnetan lanean aritu ziren 19 laguni «terrorismoa goratzea» leporatu zieten, baina uztailaren 11an kasua ixtea erabaki zuen epaileak. Dignidad y Justicia elkarteak errekurtsoa jarri zuen, ordea, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor arloko hirugarren salak ikerketa irekitzea erabaki zuen. Horregatik joan behar izan dute deklaratzera segurarrek zein gainerako pertsonek. Elkarretaratzea Asteartean iluntzeko zazpietan hainbat segurarrek Errepresiorik ez! Euskal Herriak konponbidea nahi du! lelopean elkarretaratzea egin zuten herriko plazan, auzipetuei babesa adierazteko helburuarekin.
Beasain Istitutu Publikoko ikaslei ingelesa irakastera etorri da Carolyn Corrie (New York, 1969). Txindoki egoitzako hiru irakasleekin elkarlanean lan egingo du ekainera arte, ikasleen ingeles maila hobetzeko helburuarekin. Ameriketako Estatu Batuetako kultura eta historia ere irakatsiko die Corriek ikasleei, beti ere eskoletan ikasleen parte hartzea bultzatuz. Espainiako probintzia guztiek parte hartu dute programan, eta probintzia bakoitzera irakasle bat etorri da. Zer egiten du New Yorkeko irakasle batek Beasainen? Beti nahi izan dut munduko zati honetako hizkuntza, kultura, historia eta herritarrak ezagutu. Hau da Euskal Herrira etortzen naizen lehen aldia, eta irrikaz nago, oso pozik. Espainiako Hezkuntza Ministerioak babesten duen North American Visiting Professors in Spain programari esker etorri naiz. Zer da ‘North American Visiting Professors in Spain’ programa ? Bi herrialdeetako Hezkuntza Ministerioek antolatutako programa piloto bat da. Azken 30 urteetan, programa honi esker, Espainia guztiko irakasleak AEBtara joan dira, eta aurten ere mila irakasle baino gehiago joan dira AEBtara eta Kanadara espainiera eta bertako literatura eta kultura irakastera. Visiting Professors programaren helburua da irakasleek hizkuntza anitzetan eskolak irakasten dituzten ikastetxeetan parte hartzea, adibidez, Beasain Institutuan. Gure egin beharra ikasleen ingeles maila hobetzen laguntzea da, batez ere ahozkoa. Esan daiteke truke bat dela: nik hemengo hezkuntza sistema eta irakasteko metodoak [...]
Legorparty informatika zaleen topaketa urriaren 28tik 30era garatuko dute aurten, bi egun horiek barne. Ostiraletik igandera, etenik gabe erabili ahalko da Legorretako Patxi Ezkiaga Kultur Etxea, urtero legez bereziki hornituko duten ordenagailu-ekipo ...
Errege ondorengo lehen igandean urtero Astotxo Eguneko antzezpena antolatzen duen Zawopi taldeak argazki erakusketa antolatzeko asmoa dauka. Urtarrilean 25. urteurrena izango du ekimenak, eta ospakizun sorta prestatzen ari dira; horien artean argazki z...
Udal gobernuaren gidaritza hartu zuenetik lau hilabete igaro direnean, Lazkaoko Bildu koalizioak herri batzarra egingo du. Epe horren balorazioa egingo dute, eta aurrera begira dituzten lan ildoak eztabaidatuko dute. «Ahalik eta jende gehien» elkartz...
G Puntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak final-larudenei ekingo die asteburuan. Larunbatean Oñatin eta igandean Villabonan dira saioak, 17:30ean. Iban Urdangarin ataundarra izango da goierritar bakarra aurreneko asteburuan. Zapatuan Oñatin kantatuk...
zingizango.com• Zapatuan, Bilbon, manifestazioa egingo da. Leloa “Euskal Herriak konponbidea nahi du” izango da eta Legazpitik autobusa aterako da. Ostirala baino lehen, Arranon, Karibe Zaharrean edo Lekanazpin eman beharko da izena.
zingizango.com• Izadi-Zaleak elkartetik jakinarazi digute iritsi direla dagoeneko Aizkorrin Barrena mendi martxako kamixetak. Urriaren 21etik aurrera eskuragai izango dira elkartean bertan. Ibilaldiaren egunean kamixeta eskuratu ez zutenek datorren ...
Munduko musikak biltzen dituen Sustraiez Blai jaialdia Ordizian egingo dute aurten ere, Plaza Nagusia festa gune hartuta. Azaroaren 12an izango da. Goizean artisautza azoka izango da herri alde zaharrean, eta 18:00etan izango dira lehen musika emanaldiak, Garagartza Plazan kasu honetan. La Trocamba Matanusca eta Dilshad taldeek joko dute. 21:00etan da jaialdi nagusia, plazan. Adabegi, Bombino tuarega, eta Samueliko y los Guailers taldeak igoko dira oholtzara. Sarrera doan da.
50 bat pertsona bildu ziren bart ZineKUren denboraldi berriari hasiera emateko; Ataun of the death filma eta Salda Badago dokumentala izan...
Eremu afektibo-sexualen aniztasuna dute oinarri jardunaldiok; mahai-ingurua, zine foruma eta dokumenatal emanaldia antolatu dituzte.
Gabiriako Baztarrika gaztandegiko gazta zaharrak edo gazta-kremak zilarrezko domina eskuratu zuen, igandean, La Seu d’Urgell herrian. Pirinioetako artisau gazten txapelketa jokatu zen, Euskal Herriko, Akitaniako, Kataluniako, Andorrako eta Aragoiko 1...