Bihar erabakiko dute gabiriarrek Santa eskean atera ala ez
Aurten Santa Ageda bezpera larunbata izanik, egun osoan kantu eskean ibiltzeko asmoa zuten gabiriarrek. Goizean 07:30ean zuten jarrita hitzordua, Osinalde elkartean, baina egiten duen eguraldia ikusita ez dakite ziur irtengo diren ala ez. Bihar, otsail...
Aurten Santa Ageda bezpera larunbata izanik, egun osoan kantu eskean ibiltzeko asmoa zuten gabiriarrek. Goizean 07:30ean zuten jarrita hitzordua, Osinalde elkartean, baina egiten duen eguraldia ikusita ez dakite ziur irtengo diren ala ez. Bihar, otsailak 3, 21:30ean elkartean biltzekoak dira entsegua egiteko, eta bertan erabakiko dute zer egin.