Aurten Santa Ageda bezpera larunbata izanik, egun osoan kantu eskean ibiltzeko asmoa zuten gabiriarrek. Goizean 07:30ean zuten jarrita hitzordua, Osinalde elkartean, baina egiten duen eguraldia ikusita ez dakite ziur irtengo diren ala ez. Bihar, otsail...
Beasaingo erretiratuek Loinazko San Martin egu-na ospatuko dute igandean. 11:30ean meza egingo dute CAFeko kaperan, eta segidan, mokadutxoa jango dute. Arratsaldean, Julia Astarloa eta Samuel Nieto herritarrei omenaldia egingo diete, erretiratu...
Ormaiztegiko Udalak jakitera eman duenez, euskara ikastaroa bertan behera gera daiteke. Maila bakarra ematen dute, baina ikasle gutxi daude, eta jende gehiagok izena ematen ez badu ezingo dute aurrera jarraitu. Ormaiztegiko Udalak euskara ikastera anim...
Lasurtegiko hezegunea Zerainen dago. Bertako herritarrek betidanik iztinga bezala ezagutu izan dute. Zeraindarrek badakite berau berreskuratzea eta babestea «ezinbestekoa» dela bertako biodibertsitatea iraunarazteko. Horretarako, lehenik eta behin azterketa sakon bat egin zuten Aranzadi elkartekoekin batera, inguru guztia tentu handiz ezagutzeko helburuarekin. Gaur Hezeguneen Nazioarteko Eguna izanik, oso konsziente dira zeraindarrak hezegune horrek duen balioaz, eta berau babesteko eta ezagutzera emateko urratsak ematen ari dira. Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren sailetako urak bilduz, Zerainen sortzen den Lasurtegi errekaren arroan kokatzen da hezegunea. Bertan eman diren prozesu geologikoen eta hidrologikoen ondorioz, eta gizakiaren eragin desberdinen ondorioz, ur-ekosistema aberatsaren sorlekua izan da eremu hori: ur istildu iraunkorrak, istingak, errekak, iturriak, ibarbasoak etab. Historian zehar, hainbat giza jarduera ere garatu dira bertan, ingurunea itxuraldatuz eta egungo Zerain Paisaia Kulturaleko ondare naturala eta kulturala osatuz. Hezeguneak urak hartutako inguruak izaten dira, ur geruza txikikoak. Lehorrean (aintzira, zingira, zohikaztegia), zein itsas bazterrean (itsas padura, albufera, bokalea) berez sortu ohi dira. Eremu horiek beti edo noiz behinka urez aseta egoten dira. Hidrogeologia Lasurtegikoa, adin eta ezaugarri desberdinak dituzten bost material geologikok osatzen dute. «Material horietako bakoitzaren iragazkortasun maila garrantzitsua da, uraren dinamika horrek baldintzatuko baitu». Iragazkorrenak direnetan, ura lur azpira sartzen da, aldiz, iragazkortasun txikikoetan, ur gehiena lur gainetik [...]