Asteburuan, War horse filma emango dute Usurbe antzokian. Hau da ordutegia: Larunbata: 19:30 eta 22:15 Igandea: 19:30 eta 22:15 Astelehena: 19:30 eta 22:15
Maitena Salinas Beiztegi kazetari eta aktore beasaindarrak zuzendutako Gea dokumentalaren estreinaldia gaur izango da Barrena kultur etxean, 18:00etan. Ordiziako Kimetz, Beasaingo Asmube eta Itsasondoko Sorgiñemak emakume elkarteen enkarguz egindako i...
Gaztetatik sartu zitzaion artearekiko zaletasuna, Leire Markinezi (Beasain, 1978). Arte Ederreak ikasi eta gero, bere sorkuntza lanak eta Tolosan ematen dituen pintura eskolak uztartzen hasi zen. Gustatzen zaiona eginez bizi da, eta zentzu horretan, zorte ona izan duela dio. Bere azken lanak Beasaingo Aterpe tabernan daude ikusgai, martxoaren 16ra arte. Herrian bertan jarri duzu erakusketa, baina ez da aurrenekoa, ezta? Bai, hemen [Aterpen] jarri dudan hirugarren erakusketa izango da, bakarkakoa. Gero kolektiboak gehiago izan dira. Urtean zehar, pare bat erakusketa egiten ditugu Goierriko artisten artean. Eta bakarka saiatzen naiz ahalik eta gehien egiten, baina beti ere egindako lanaren arabera. Hemen adibidez, azkena egindako lanen aukeraketa bat egin da, espazioa kontuan hartuta. Eta zure obran, tematika jakinen bat jarraitzen al duzu? Ez, tematika jakin batean baino gehiago, texturak eta konposizio ezberdinak lantzen saiatzen naiz. Aurreko lanekin alderatuta, hauek arinagoak direla esan daiteke; aurrekoak sendoagoak ziren, bai material eta bai kolore aldetik. Hauetan berriz, aukeratutako pinturak arinagoak dira, mugimendu gehiago dago, eta teknika ezberdinak uztartu ditut; haien artean sortzen diren erreakzioak gustatzen zaizkit. Gai bezala, espiritualagoak dira agian, kolore eta arintasun horregatik. Eta jendearen partetik, ze erreakzio edo iritzi jaso duzu? Jao izan dudan aurreneko erreakzioa izan da, kasu gehienetan, aurreko lanarekin alderatuta aldaketa handia dagoela. [...]
Pilota zaletasunak sustrai sendoak bota ditu azken urteotan Lazkaon. Eta emaitzak agertzen ari dira. Afizioaren erakusgarri da, esate baterako, gazteen artean antolatu duten pilota txapelketa herrikoia. Larunbatean hasi zen, eta San Prudentzio jaietan jokatuko dituzte finalak, aurreko urteetan bezala. Gaztetxoen pilota eskola eta federatuen klub gisa funtzionatzen duen LAPKE elkartean ere estreinaldian dabiltza, kirol arropa berria aterata. Hamasei bikotek ekin diote herriko txapelketari. Ligaxka eran jokatuko dute lehen fasean, hiru multzotan banatuta eta denek denen kontra. Larunbat eguerdietan eta igande arratsaldeetan ariko dira, plazako pilotalekuan. Pilota gozoarekin, esku huska eta 22 tantora da lehiaketa. Behin ligaxka bukatutakoan, multzo bakoitzeko aurreneko bi bikoak eta orokorrean hirugarren lekuan geratu diren bi onenak pasatuko dira final-laurdenetara. Bale ala kale izango da hortik aurrerakoa, galtzen dutenak kanpora, eta irabazleak finalerdietara, eta gero finalera. Beste urte batez, herrian giroa sortzea, gazteei parte-hartzeko jarduera bat gehiago eskaintzea, eta pilota zaletasuna bertan bideratzea hartu dituzte antolatzaileek helburu. LAPKE Lazkao Antzar Pilota Kirol Elkarteak, bestetik, pilotarientzat arropa berria aurkeztu du. Gazi-Gozo eta Mikel Optika dendek babestua da. 60 kide ditu klubak, 30 pilota-eskolan, eta beste 30 federatuak, haur, kadete, gazte eta senior mailetan.
Beasango Batzokiak bertso saioa antolatu du martxoaren 16rako. Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariak gonbidatu dituzte. Saioa 21:00etan hasiko da.
Martxoaren 8an ospatuko den emakumearen egunaren harira, Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak argazki erakusketa antolatuko du. Emakumeak eurak izango dira erretratuen subjektuak, eta lazkaotarrek utzitako funtsek osatuko dute, edozein motako eta ta...
“Beasain euskalduna eraikitzeko asmoz, eta euskarak gaur egun dituen harresiak eta oztopoak herri indarrez irauli nahian”, Euskal Herrian Euskaraz taldea sortu dute Beasainen. Hainbat gazte elkartu eta euskararen normalizazioaren bidean urr...
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek sukaldaritza saioa egingo dute martxoaren 24an, 16:00etan hasita. Ainitze Azurmendi gaztelekuko arduradunak jakitera eman duenez, pintxo hotzen lehiaketa egingo dute, zehazki esateko. Gaztelekua larunbatetan 16:00etati...
Ordiziako Udaleko Gazteria sailak Mugisketch izeneko bideo lehiaketa jarri du martxan azokari buruzko kontuak eta bitxikeriak biltzeko asmoz. Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira antolatutako lehiaketa da. Lanak martxoaren 13rako bidali behar d...
Igande honetan, hilak 5, Aita zonbia naiz euskarazko filma emango dute umeentzako saioan, 17:00etan, Usurbe antzokian.
Herrira! euskal preso politikoen aldeko herri bilgunea aurkeztuko dute Beasainen, hilaren 10ean. Bete dezagun plaza preso eta iheslarien alde lemapean, herri mailako argazkia aterako dute. Larunbatean bilduko dira, 12:00etan, udaletxe parean.
Beasaingo Gaztetxeak Melmatronik3 jaialdia antolatu du larunbat honetarako. Musika eletronikoa eta festa oinarri hartuta, 16 orduko jaialdia izango da, arratsaldean hasi eta goizaldera arte. Egitaraua: 18:00-20:00: Binilozko diskoen merkatua eta elkar...
Musika, jolastokiaren estreinaldia, lehiaketak, hitzaldiak, bidaia eta Herrialdeen Eguna bildu dituzte egitarauan A. Maiz Olaberria Kulturaren eta herri mailako ekitaldien udaberria aurreratu egin da Olaberrian. Martxoaren lehenetik 11ra bitartean kultur astea izango dute, udalak, Arkupek, jubilatuen elkarteak, odol emaileek, Kuttunek, pilota taldeak eta Garagardoaren Lagunek hornituta. Berez, lehen ekitaldia larunbatean izan zen, garagardoa nola egiten den erakutsi baitzuten. Egitarauaren mardulena bihar hasiko da. Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok musika kontzertua egingo dute, 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Etzi, 16:30ean, jolastokia inauguratuko dute, eta jarraian jubilatuek eta haurrek elkarren arteko desafioa jokatuko dute, futbitoan. Larunbata bete-betea izango da. Joxe Kerejeta zenaren omenezko 16. bola txapelketa jokatuko da, goiz eta arratsalde. Zuhaitz Eguna ere bada, eta 10:30etik aurrera aldatuko dituzte landareak. Toka eta igel txapelketek, musekoak, eta haurrentzako Zapata gorriak ikuskizunak osatuko dute eguna. Igandean, Herrialdeen Eguna izango da, 12:30ean. EGITARAU OSOA — OLABERRIKO KULTUR ASTEA 2012 Otsailak 25, larunbata Garagardoaren elaborazioa: aletik hasita artisau garagardoa egitea. Arkukpe elkartean, 09:00etan. Martxoak 1, osteguna Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren musika kontzertua. Multimedia aretoan, 18:00etan. Martxoak 2, ostirala Jolastokiaren inaugurazioa. 16:30ean. Jubilatuen eta haurren arteko futbito partida. 17:00etan. Askaria. Arkupe elkartean, 18:30ean. Martxoak 3, larunbata XVI. Joxe Kerejeta Memoriala, bola txapeleta. 10:00etan hasita. Zuhaitz [...]
Bi saiotan 720 lagunek ikusi zuten, larunbatean, Porrotx eta Patakon pirata pailazoek Lazkaon egin zuten ikuskizuna. Gazte asanbladak eta Antsoategi elkarteak antolatuta, formatu murriztuko ikuskaria ekarri zuten Katxiporreta taldeko bi antzezleek. Tol...
Gaur, asteazkena, bukatuko da Itsasondon udalak sortuko duen kultura batzorderako izena emateko epea. Herriko eragile, elkarte eta bizilagunak gonbidatu zituen udalak, kultura ekitaldiak antolatu, elkarlana eta parte-hartzea sustatu, eta agenda osatzek...
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek sukaldaritza saioa egingo dute martxoaren 24an. Ainitze Azurmendi gazteluko arduradunak jakitera eman duenez, pintxo hotzen lehia egingo dute, zehazki esateko. Gaztelekua larunbatetan 16:00etatik 21:00era bitartean ego...
Zegamako Bele Gazte gaztelekukoek futbito txapelketa egingo dute martxoaren 10ean, 16:00etan hasita.